(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Iruñeko Ganbera Abesbatzak 2018ko Kulturaren Vianako Printzea sariarekin diska bikoitza grabatuko du osteguna, 2019.eko martxoak 28


Autore nafar eta espainiarren, Fernando Remacha edo Joaquín Rodrigoren obra ezezagunak bilduko ditu, abesbatzak berak eskatuak, idatziak edo estreinatutakoak


Coral

Iruñeko Ganbera Abesbatza iaz saria jaso ostean.

Iruñeko Ganbera Abesbatzak 2018ko Kulturaren Viana Printzearen saria, 20.000 euro bideratuko ditu, autore nafar edo espainarren obrak, esaterako Fernando Remacha edo Joaquín Rodrigoren piezekin osatutako diska bikoitza kaleratzeko. Bertan, abesbatzak berak estreinatuak, idatziak edo eskatutako obrak bilduko dituzte.

Abesbatzaren ibilbidearen lehen zatiari dagozkien lanak dira, 1948 eta 1958 artean sortuak, garai hartan erbesteratuak izan ziren eta ‘Errepublikaren Generazioa’ edo ‘8en taldea’ taldeetako autoreek eginak. Aipatutakoekin batera, diskan izango dira ere garai berdineko autoreak izan ziren Salvador Bacarisse, Arturo Dúo Vital, Julian Bautista eta Antonio Joséren lanak; gainera, bigarren diska batean Nafarroako euskal-musikaren historian aparteko garrantzia izan duen Agustín González Aciluren“Arrano Beltza” lanarekin itxiko da proiektua.

Zehazki, abesbatza bera izan zen artista eta abesbatzaren artean sortze lanak ahalbidetu zituena, baina baita musikarien arteko elkarlanak bultzatu zituena ere.

Musika artxibo bakarra

Iruñeko Ganbera Abesbatzak 1946an sortu eta bere garaiarekin lotutako musika artxibo propioa du. Duela urte batzuetatik hona, taldea gutxinaka beraiek idatzitako, eskatutako, estreinatutako edo ezagutzera emandako piezak berreskuratzen ari da eta horien testuinguruaren eta egoeren, nahiz sortzaileek eta abesbatzak izandako harremanaren gaineko ikerketa egiten, lan hori zehaztasunez argitara emateko asmoz.

Modu horretara, azkenaldian ezagutu da, adibidez, Joaquin Rodrigoren “Triste estaba el Rey David” lana, estreinaldi ofiziala baino, urtebete lehenago aurkeztu zuela abesbatzak, eta gauza bera gertatu zela Heitor Villalobos brasildarraren “Préces sem palavras” lanarekin. Aurkikuntza horiei esker katalogoak moldatu eta artista horien biografia artistikoak eguneratu dira.

Gainera, Alberto Ginastera argentinarrari eginiko eskaeren inguruko informazio gehiago jakin ahal izan da edota Julián Bautistaren “Romance del Rey Rodrigo” musika espainiarraren XX mendeko pieza nagusia, abesbatzak artistari eskatutako obra eta inoiz ez zuela estrenatu jakin da.

Harmakadetan zehar sortzaileekin izandako lotura Abesbatzak duen balore garrantzitsuenetariko bat da; izan ere, horri esker musika espainiarrean historian genero bakarra mantendu ahal izan du.

Iruñeko Ganbera Abesbatza

Iruñeko Ganbera Abesbatza 1946an sortu zen, eta hasiera-hasieratik, bere garaiko konpositoreei lotuta jardun du. Estatuko musika munduan zegoen hutsunea estali zen, baina horrekin batera, haren presentzia ohikoa bihurtu zen Europako agertoki nagusietan, eta hasierako urteetatik, jaialdirik ezagunenetan parte hartzera gonbidatu zuten.

Hasiera-hasieratik, nazioartean dauden abesbatza-lehiaketa garrantzitsuenetako batzuen sariak irabazi ditu; hala nola, Llangollenekoa eta Lillekoa, eta mundu osoko jaialdi eta kontzertu-aretoetara gonbidatu izan dute. Hauexek dira taldeak urteotan jaso dituen golardoetako batzuk: Lille, Aljer, Vincennes eta Argentinako San Nicolás hirietako Urrezko Dominak, Meritu Zibilaren Ordenaren Golardoa, Alfontso X.a Jakintsua Saria eta Laneko Merituaren Urrezko Domina.

Iruñeko Ganbera Abesbatza bere hiriaren eta Nafarroa osoaren enbaxadorea izan da. Haren errepertorioan, leku berezia izan da beti euskal-nafar musikarentzat, musika herrikoi tradizionalarentzat nahiz XIX. eta XX. mendeetako nafar konpositore ezagunek egindakoarentzat.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa