(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

140.000 euroko laguntzak elkarteen eta beste gazte erakunde batzuen programetarako eta materialaren erosketarako ostirala, 2019.eko martxoak 29


Eskabideak aurkezteko epea bihar hasi eta apirilaren 28ra arte luzatuko da


Nafarroako Gobernuak, Kultura, Kirol eta Gazteria Departamentuaren bitartez, 140.000 euro bideratuko dizkie elkarteei eta beste gazte entitate batzuei, programen garapena (130.000 euro) nahiz materialaren erosketa (10.000 euro) diruz laguntzeko. Gaur NAOn argitaraturiko deialdiarako eskaerak aurkezteko epea bihar hasi eta apirilaren 28ra arte luzatuko da.

Proiektu bakoitzak gehienez 8.000 euroko dirulaguntza jaso ahalko du, eta ekipamendu informatikoa erosteko eska daitekeen gehienezko zenbatekoa 1.000 eurokoa izanen da laguntza bakoitzeko.

Laguntza hauek eskatzen ahalko dituzte Nafarroako Gazteen Entitateen Erroldan inskribaturik dauden gazte elkarteek eta bestelako entitateek, baldintza hauek betez gero: irabazi-asmorik ez izatea, gazteriarekin lotutako eta gazteei zuzendutako jarduerak egitea helburu izatea, egoitza fiskala Nafarroako Foru Komunitatean izatea eta legez eratuta eta dagokien erregistroan inskribatuta egotea.

Entitate hauek bultzatutako proiektuak 14 eta 30 urte bitarteko gazteei zuzenduta daude, hauen parte-hartze sozial aktiboa sustatu eta bizi-garapena errazteko helburuarekin.

Helburu horri atxikitakotzat joko dira gazteen prestakuntza eta enplegua sustatzeko ekintzak; osasunaren aldeko hezkuntza; indarkeria, arrazakeria, xenofobia, sexismoa, homofobia eta intolerantziaren prebentzioa; aukera berdintasuna eta gazteen parte-hartze solidarioa; aisia eta astialdi osasungarria; ingurumenaren kontserbazioa eta aisiaren kultura berri baten erabilera; arte eta kultura arloko sustapena dakarten jarduketak; gazteen parte-hartzea herritartasun aktiboaren sustapenarekin lotzen dutenak; edota bazterketa sozialeko arriskuan dauden gazteak zein desgaitasuna dutenak partaide dituzten aisialdiko eta astialdiko proiektuak.

Ekipamenduko gastuen kasuan, diruz lagunduko dira jarduera egiteko beharrezkoa den materialaren erosketari atxikitako gastuak: altzariak eta tresnak (mahaiak, aulkiak, apalategiak, armairuak eta abar) eta material inbentariagarria: koadernagailuak, arbelak, paper-birringailuak, besteak beste. Deialdiaren esparrutik kanpo gelditu dira ekipamendu informatikoa erostearen ondoriozko gastu guztiak: ordenagailuak, inprimagailuak, ekipamenduen eguneratzea, softwarea, gailu mugikorrak, telefonoak, argazki eta bideo makinak, USBak eta beste gailu digital batzuk.

Gazteen elkarte eta entitateek beraien jarduerarako behar duten material informatikoa erosteko laguntzak ere eskatzen ahalko dituzte, baldin eta jarduera hori 2018ko urriaren 1etik 2019ko irailaren 30era bitarteko epean gauzatzen badute.

Eskabideak, dagokien dokumentazioarekin batera, Instituto Nafarroako Kirolaren eta Gazteriaren Institutura igorriko dira (Arrieta kalea 25, 31002 Iruñea) eta modu telematikoan aurkeztuko dira Nafarroako Gobernuaren Atariko Tramiteen Katalogorako estekaren bitartez: www.navarra.es.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa