(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Kultura Klasikoaren II. Jardunaldiak antolatu ditu Hezkuntzak Nafarroako Museoan ostirala, 2019.eko martxoak 29


Apirilaren 11n eta 12an izanen dira kultura eta hizkuntza klasikoekin nahiz Latina eta Grezierarekin lotutako ezagutzak zabaltzeko asmoz


Klasikoak

Jardunaldien kartela. ( irudia handitu )

Hezkuntza Departamentuak eta Ikasketa Klasikoen Nafarroako ordezkaritzak (SEEC) Kultura Klasikoen II. Jardunaldiak antolatu dituzte, kultura nahiz latina zein greziera hizkuntza klasikoen ezagutza sustatzeko eta hedatzeko. Hitzordua apirilaren 11n eta 12an izanen da Nafarroako Museoan eta irakasleek, ikasleek zein interesa duen edonork izango dute parte hartzeko aukera.

Bi egunetan zehar, Kultura Klasikoaren inguruko gaiak jorratuko dituzte hainbat adituk; esaterako, hizkuntzen jatorria zein etimologiaren ikasketak; mitologia, garaiko heroien errekonozimendua egungo pertsonaia eta egoeretan; eta greko eta erromatarren historia eta literatura (historia magistral vitae).

Egitaraua eta sari banaketa

Jardunaldiei ostegunean, apirilak 11, emango die hasiera Hasier Morras Aranoa, Eleaniztasuna eta Arte Ikasketen zerbitzuko zuzendariak, SEECeko kideekin batera. Ondoren, ‘Grecia en el aire’ dokumentalaren proiekzioa izango da eta jarraian, mahai-ingurua, SEECeko ordezkari David Larrea del Mozok gidaturik: Pedro Olalla González de la Vega, dokumentalaren zuzendari eta egileak; Jesus de la Villa Polo, Madrilgo Unibertsitate Autonomoko grezieran katedradun eta Ikasketa Klasikoetako Espainiako Elkarteko zuzendariak; Emilio del Río Sanz, Filologia Klasikoan doktore eta Errioxako Unibertsitateko Filologiako irakasleak; eta María del Val Gago Saldaña, Alcalako Unibertsitateko irakasle eta Latinezko Filologiako doktoreak.

Ostiralean, hilak 12, 12:00etan, Latín Lovers jardueran parte hartuko dute Latina, Greziera eta Kultura Klasikoko ikasleek Emilio del Rio Sanzen laguntzarekin. Ekitaldia Plaza de la Cruz Institutuko areto-gelan egingo dute. Arratsaldean, berriz, 17:00etan, Eduardo Galanek “Neron eszenatokira” emanaldia eskainiko du eta 18:00etan, Maria del Val Gago Saldañak, “Medea: maitale, belagile, barbaroa, ahaide-hiltzailea, emakume-heroirik?” hitzaldia eskainiko du.

Jardunaldiak ixteko Mundu Klasikoko VII Olinpiadetako sari-banaketa egingo da. Maria Solana Arana, Hezkuntza kontseilariak banatuko ditu sariak, SEECeko presidente Jesús de la Villa Polorekin batera.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa