(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroako unibertsitateetako katedrek egindako proiektuetarako dirulaguntza 175.000 eurokoa izanen da 2019an ostirala, 2019.eko martxoak 29


Gaur bertan argitaratu da Nafarroako Aldizkari Ofizialean Hezkuntza Departamentuaren Ebazpena


Hezkuntza Departamentuak unibertsitateetako katedrek egindako proiektuetarako 2019ko dirulaguntza onartu du, 175.000 euroko zenbatekoa tarteko.Ebazpena gaur argitaratu da Nafarroako Aldizkari Ofizialean.

Dirulaguntza hau Nafarroako unibertsitate guztiei zuzendutako deialdia da egun, oraingo Gobernuak egindako aldaketaren ondorioz, izan ere, 2015era arte, Nafarroako Unibertsitateko katedra batek eta UNEDi atxikitako Tuterako zentroko beste katedra batek baizik ez zuten finantzazioa eskuratzen, kontu-sail izendunen bitartez.

Egungo deialdiari esker, unibertsitate bakoitzak (NUP, NU eta UNEDi atxikitako Tuterako eta Iruñeko zentroak, azken honek katedrarik ez duen arren) bost katedratarako finantzaketa ere eskatzen ahal du, eta horietarik hiru diruz lagungarriak izan daitezke, eremu eta eragin desberdinetako hainbat proiektu aurkeztuta ere. 2018an diruz lagundutako katedrak eta proiektuak esteka honetan kontsulta daitezke.

Nafarroako unibertsitateetako katedren jardunak tamaina handiko kultura eta unibertsitate jarduera eragiten du, betiere unibertsitateen eta ingurune sozialaren arteko harremanak sustatzeko, ezagutza zabaltzeko eta hainbat eremutan formakuntza edo gizarte sentsibilizazioa eskaintzeko xedez. Erakusketak, hitzaldiak, aurkezpenak, mintegiak, ikas-materialen edizio digitala eta liburuen argitalpena dira haien jarduerarik ohikoenak.

2019ko berritasun gisa, deialdiak arreta handiagoa eman dio jardueren banaketa geografikoari, lurralde osoan antolatzeko xedez, eta zenbait eremu berri sartu ditu lehentasunezko arlo tematikoen artean; hala nola, Ikasketa eta Zerbitzua eta Ekintzailetza.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa