Castellano | Euskara | Français | English
Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia: astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa: navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.
Ikusi egun honetako albiste gehiago
Oier Neol (CI Donibane) Urrea zurgintzan, Andrés Araiz (CIP Donibane) zilarra elektronikan eta David López (CI Donibane) brontzea ebanisterian
Nafarroako ordezkariak SpainSkills2019.
(
irudia handitu
)
Lanbide Heziketako Nafarroako ikasleek urrezko, zilarrezko eta brontzezko dominak lortu dituzte Madrilen lehiatutako Skills txapelketan. Hiru egunez hamaika ikaslek hainbat erkidegoetako ikasleekin lehian aritu dira eta ez zaie batere gaizki joan: hiru dominarekin itzuli dira, Oier Noel Burlada, Andres Araiz Vega eta David López Ciordiak eskuratutakoak.
Bi urterik behin izaten da txapelketa eta modalitate bakoitzean lortutako gaitasunak erakusteko hiru egun izan dituzte aurten Nafarroako ordezkariek. Sei ikastetxeko ikasleak aritu dira lehian oraingoan: Virgen del Camino, Donapea, ETI, Donibane, Nekazaritza-Basogintza ZI eta Lizarrako Politeknikoa. Inoizko ordezkaritzarik handiena izan da oraingoa eta horrek ere bere emaitzak izan ditu: hiru domina.
Oier Neol Burlada, urrea zurgintzan.
(
irudia handitu
)
Urrezko domina Oier Neol Burladak irabazi du. Donibane zentro integratuko ikaslea onena izan da zurgintzan, Fernando Ziganda Urdanpilleta tutorearen laguntzarekin. Zilarrezko domina irabazi du Andres Araiz Vegak elektronika modalitatean. Bere tutorea Donapea ikastetxeko Libertad Martínez del Campo izan da. Azkenik, David López Ciordiak brontzezko domina eskuratu du ebanisteria modalitatean. Bere tutorea Alfonso Erro Ibero da, Donibane ikastetxekoa.
Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen
Andres Arazi Vega, zilarra elektronikan.
irudia handituDavid López Ciordia, brontzea ebanisterian.
irudia handitu