1999-2003: Unión del Pueblo Navarroren hirugarren Gobernua
1999ko ekainaren 13ko hauteskundeetan, erroldako 461.729 herritarretatik bakarrik eman zuten botoa %66,25ek, eta abstentzioa, beraz, %33,75era iritsi zen. Emaitzak ondoko hauek izan ziren: UPNk 22 aulki (125.497 boto), PSN-PSOEk 11 (61.531), EHk 8 (47.271), IU-EBk 3 (20.879), CDNk 3 (20.821) eta EA/EAJ-PNVk 3 (16.512).
Sanzen bigarren Gobernua.
Hauteskunde hauen ondoren UPNren hirugarren gobernu erregionalista eratu zen, Miguel Sanz Sesma Lehendakari zeukala. Hona hemen Gobernuko kideak:
Lehendakaria: Miguel Sanz Sesma (Lehendakaria).
Lehendakariordea eta Lehendakaritza eta Toki Administrazioa: Rafael Gurrea Induráin (Irunberri, 1940-6-10).
Ekonomia eta Ogasuna: Francisco Iribarren Fentanes (Agoitz, 1960-11-28).
Ingurumen, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza: Javier Marcotegui Ros (Iruña, 1948-9-21).
Hezkuntza eta Kultura: Jesús Laguna Peña (Iruña, 1940-5-23).
Osasuna: Santiago Cervera Soto (Iruña, 1965-3-27).
Gizarte Ongizatea: Calixto Ayesa Dianda (Iruña, 1936-2-25).
Herri Lanak, Garraioa eta Komunikazioak: José Ignacio Palacios Zuasti (Iruña, 1952-8-14).
Agricultura, Nekazaritza, Abeltzaintza eta Elikadura: Ignacio Martínez Alfaro (Zarrakaztelu, 1955-10-30).
Industria eta Teknologia, Merkataritza, Turismoa eta Lana: Nuria Iturriagagoitia Ripoll (Bartzelona, 1962-1-9).