2007an UPNk eta CDNk sinatutako gobernu-ituna apurtzean, azken alderdi horrek zituen bi kontseilariek kargua utzi zuten -Carlos Pérez Nievas (Hezkuntza) eta José Carlos Esparza Sáez (Lurraldearen Antolamendua eta Etxebizitza)-, eta, horren ondorioz, departamentuak berrantolatu egin behar izan ziren. Hamabi departamentu egotetik hamar egotera igaro ziren.
Alberto Catalán Higueras Erakundeekiko Harremanetarako kontseilariak eta Gobernuaren eledunak eta Amelia Salanueva Murguialday Toki Administrazioko kontseilariak Hezkuntza Departamentua eta Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza Departamentua haien gain hartu zituzten, hurrenez hurren. Kargu berriez 2009ko urriaren 1ean jabetu ziren.
UPNk legegintzaldia gutxiengoko gobernuarekin osatu zuen. Hona hemen Foru Gobernuaren osaera:
• Lehendakaria: Miguel Sanz Sesma (Corella, 1952-9-16). UPN
• Lehen presidenteordea eta Lehendakaritza, Justizia eta Barnea: Javier Caballero Martínez (Iruña, 1961-9-13). UPN
• Lehendakariordetza eta Ekonomia eta Ogasuna: Álvaro Miranda Simavilla (Zaragoza, 1957-2-11). UPN
• Erakundeekiko Harremanak eta Gobernuaren eleduna eta Hezkuntza: Alberto Catalán Higueras (Corella, 1962-11-7). UPN
• Toki Administrazioa, Lurraldearen Antolamendua eta Etxebizitza: Amelia Salanueva Murguialday (Lizarra, 1966-3-19). UPN
• Osasuna: María Kutz Peironcely (Donostia, 1954-7-13). UPN
• Landa Garapena eta Ingurumena: Begoña Sanzberro Iturriria (Almandoz, 1962-9-11). UPN
• Familia, Gazteria, Kirol eta Gizarte Gaiak: María Isabel García Malo (Castejón, 1967-11-5). UPN
• Kultura eta Turismoa – Vianako Printzea Erakundea: Juan Ramón Corpas Mauleón (Lizarra, 1952-12-16). UPN
• Herri Lan, Garraio eta Komunikazioak: Laura Alba Cuadrado (Madril, 1971-7-9). UPN
• Berrikuntza, Enpresa eta Lana: José María Roig Aldasoro (Tarragona, 1952-9-15). UPN