UPNk eta PSN/PSOEk 2011ko ekainean sinatu zuten koalizio itunaren hausturak lehen lehendakariorde eta Lehendakaritzako, Administrazio Publikoetako eta Barne kontseilari Roberto Jiménez-en eta Elena Torres (Gizarte Politika, Berdintasuna, Kilora eta Gazteria) eta Anai Astiz (Sustapen eta Etxebizitza) kontseilarien kargu uztea ekarri zuen.
2012ko ekainaren 23an, Barcina Lehendakariak lau kontseilari berri izendatu zituen, horietako hiru euren kargua utzi zuten PSNko kideak ordezkatzeko eta laugarrena, ordurarte bigarren lehendakariorde eta Ekonomia eta Ogasun kontseilari izandako Álvaro Miranda (UPN) ordezkatzeko; honek egun haietan bere kargua utzi zuen eta.
Yolanda Barcinaren Gobernua
Gobernuaren eraberriketarekin batera, foru Administrazioaren eskumenak berrantolatu ziren. Gobernu berriaren osaera honako modu honetan geratu zen:
Lehendakaria: Yolanda Barcina
Lehen lehendakariordea eta Ekonomia, Ogasun, Industria eta Enpleguko kontseilaria: Lourdes Goicoechea
Bigarren lehendakariordea, Gobernuko eleduna eta Kulturako, Turismoko eta Erakunde Harremanetarako kontseilaria: Juan Luis Sánchez de Muniáin
Lehendakaritza, Justizia eta Barne kontseilaria: Javier Morrás (izendapen berria)
Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko kontseilaria: José Javier Esparza (izendapen berria)
Hezkuntzako kontseilaria: José Iribas
Osasuneko kontseilaria: Marta Vera
Gizarte Politiketako kontseilaria: Jesús Pejenaute (izendapen berria; 2012ko urrian Íñigo Allik ordezkatu zuen)
Sustapeneko kontseilaria: Luis Zarraluqui (izendapen berria)