(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

2015-2019: koalizio-gobernua Geroa Bai, EH Bildu, Podemos eta Izquierda-Ezkerra

2015eko maiatzaren 24ko hauteskundeetan parte-hartzea %68,26koa izan zen (342.173 boto-emaile 512.157ko erroldan) eta emaitza ondorengoa: UPNk 15 jarleku lortu zituen (92.705 boto); Geroa Baik 9 jarleku (53.497 boto); EH Bilduk 8 jarleku (48.166 boto); Podemosek 7 jarleku (46.207 boto); PSNk 7 jarleku (45.164); PPk 2 jarleku (13.289); eta Izquierda-Ezkerrak beste bi 2 jarleku (12.482).

Emaitza horren ondorioz, lau aldeko koalizioko gobernua osatu zuten Geroa Baik, EH Bilduk, Podemosek eta Izquierda-Ezkerrak, Uxue Barkos Berruezo (Geroa Bai) buru zutela. Horrela, 2015eko uztailaren 17an, Nafarroako Gobernurako akordio programatikoa sinatu zuten.

Equipo de gobierno 2015-2019

Goran: Gobernukideak Exekutiboaren osaketaren egunean. Beheran: gobernu bilkura Solanaren izendapenaren ostean.

Koalizio Gobernua honela osatu zen:

Lehendakaria: Uxue Barkos Berruezo

Garapen Ekonomikoko lehendakariordea: Manu Ayerdi Olaizola

Eskubide Sozialetako lehendakariordea: Miguel Laparra Navarro

Ogasun eta Finantza Politikako kontseilaria: Mikel Aranburu Urtasun

Lehendakaritza, Funtzio Publiko, Barne eta Justiziako kontseilaria: Maria José Beaumont Aristu

Herritarrekiko eta Erakundeekiko Harremanetako kontseilaria eta bozeramailea: Ana Ollo Hualde

Hezkuntzako kontseilaria: José Luis Mendoza Peña

Osasuneko kontseilaria: Fernando Domínguez Cunchillos

Kultura, Kirola eta Gazteriako kontseilaria: Ana Herrera Isasi

Landa Garapen, Toki Administrazio eta Ingurumeneko kontseilaria: Isabel Elizalde Arretxea.

2017ko apirilean, José Luis Mendoza Peñak dimititu ondoren, Hezkuntzako kontseilari izendatu zuten María Roncesvalles Solana Arana, 2016ko irailaz geroztik Gobernuaren bozeramaile-lanetan ari zena, Ana Ollo Hualde ordezkatuaz.

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa