Castellano | Euskara | Français | English
Istripua:
Lehenik, gorabehera bat gertatu da material pikortsuz beteriko zakuak zeuzkaten bi palet, bata bestearen gainean metatuak zirenak lurraren gainean, erori ziren inor harrapatu gabe.
Gero istripua dator: eroritako zakuak eskuz kentzen ari zirela, atzean zeuden bi paletak, modu berean metatuak, gainera erori zitzaizkion zakuak biltzen ari ziren langileetako bati.
Zakuak plastikozkoak ziren, 25 kg-koak eta 5 unitateko 11 geruzatan jarrita zeuden; guztira, 55 zaku ziren, 1.375 kg egiten zutenak. Paletizazio-unitate bakoitzak neurri hauek zituen gutxi gorabehera: 1,2 m bider m 1, oinarrian (zurezko paletarenak) eta 1,8 m-ko altuera; fardel bakoitza plastiko bilkorrarekin troxatua zegoen.
Arrazoiak:
Hasieran erori ziren bi paletak oreka ezegonkorran zeuden, ez zirelako behar bezala biltegiratu, izan ere, metatu egin baitziren biltegian toki gutxiago har zezaten. (Produktuaren datuen fitxan zehazten zen paletizazio-unitateak ez direla zama astunen pean biltegiratu behar eta fabrikatzaileak, unitateetan beretan itsatsitako eranskailuen bidez, ohartarazten du metatzea/goratzea ere ez dela segurua.
Ondoren erori ziren beste bi paletak; metaketa hura ere ezegonkorra zelako amildu ziren, eta bertikaltasuna galdu zutelako lehenago eroritako zakuak kendu zirenean, haiei eusten ari zitzaizkien-eta. Eroritako zakuak biltzeko erabili zen lan-prozedura ez zen segurua izan: lanean ari ziren kontuan hartu gabe zer-nolakoa zen gainerako elementuen egonkortasuna eta euste/segurtatze neurririk hartu gabe beste materialak eror ez zitezen edo, hala gertatuz gero, langileak babesteko.
Prebentziozko gomendioak:
Jarraibideak zehaztea, fabrikatzailearen ohartarazpenen arabera eta biltegiratu beharreko material eta/edo fardel bakoitzaren ezaugarrien arabera. Jarraibideotan argi eta zehatz azaldu behar da nola biltegiratu behar den material bakoitza, adieraziz ea metatzen ahal diren eta zehaztuz zeind diren metaketen gehieneko altuerak.
Biltegiratzeko zehaztutako jarraibide horien berri eman behar zaie bai eskorgak erabiltzen dituzten langileei, bai biltegiko gainerako langileei, eta horren gaineko prestakuntza jaso behar dute.
Gertaturiko gorabeherek sortzen dituzten egoerak konpontzeko, eragiketa ezohikoei ekin aurretik, aztertu behar da zer lan egin behar diren eta zer arrisku dituzten, laneko prozedura seguruak planifikatu eta zehaztu behar dira, eta premiazko neurri guztiak hartu behar dira haietan ariko diren langileen segurtasuna bermatzeko.