(Edukira Joan)

Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren
Institutua

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

Hitzaurrea

Sektore hau errepideko joan-etorrien kudeaketan aritzen da, izanik horiek ibilbide labur nahiz luzekoak eta pertsona nahiz salgaienak. Horretaz gain, zamalanak zein logistika, biltegiratze, eta administrazio lanak hartzen ditu barne, baita lan osagarriak ere.

Nafarroan 800 enpresak osatzen dute sektore hau, eta denen artean 5.000 langiletik gora dituzte.

EBren esparruan, errepideko garraioa da langileak lan-baldintza arriskutsuenetan dituen sektore ekonomikoetako bat. Bide-segurtasunari lotutako arriskuez gain, arrisku ergonomikoei egin behar zaie aurre, besteak beste, jarrera estatiko luzeei eta zamak eskuz erabiltzeari. Arrisku psikosozialen faktoreak ere aintzat hartzekoak dira, hala nola, presa, lan konplexua, ezohiko ordutegiak, etxetik eta lantoki finko batetik urruti lan egitea eta abar.

Askotariko arrisku konplexuei aurre egin behar horrek aparteko zailtasuna dakar haiek kontrolatzeko eta saihesteko Sektoreko langileek izan ditzaketen osasun arazoek lotura zuzena dute lan-baldintza hauekin eta lanbideak berak baldintzatutako bizimoduarekin. Bereziki kontuan hartzekoa da neke kronikoaren eta lo egiteko zailtasunen nagusitasuna, zuzenean loturik baitago istripuekin. Estresari lotutako sintomatologiaren nagusitasuna handia da, baita hezur-giltzaduretako patologiarena ere, bereziki bizkarrekoa eta besoetakoa. Izan ere, populazio orokorrean baino heriotza-tasa handiagoak ikusten dira, baita ospitaleratze tasa handiagoak ere bihotz-hodietako eta hesteetako eritasun kronikoengatik.

Web atari honen helburua bereziki gidari eta garraiolari lanpostuekin lotutako lan arrisku nagusiei aurre hartzeko informazio egokia ematea da, errepideko bidaiarien eta salgaien garraio lanei dagokienez.

FTP46-Errepideko garraioaren sektorea. On-line informazioa, arrisku psikosozial, ergonomiko eta bide segurtasunekoen prebentzioaz. NOPLOI, 2015eko apirila. 2015Eko irailean eguneratua.

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa