(Edukira Joan)

Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren
Institutua

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

Galderak eta erantzunak: Eraikuntza

1. Zein dira zure betebeharrak eraikuntzaren sektorean?
2. Zer hartu behar dut kontuan Azpikontratazioari buruzko Legeari dagokionez?

Langile autonomo batek ezin izanen du berari agindutako lanik azpikontratatu. Lanak agintzen dizkion enpresak zaindu beharko du Laneko Arriskuen Prebentzioari buruzko araudia betetzen duela.

3. Segurtasun eta osasun plan bat prestatzeko betebeharra dute?

Ez dute hura prestatzeko betebeharrik; kontratistaren erantzukizuna da hori.

Sustatzaileak zuzenean langile autonomoak kontratatzen dituenean obra bat edo haren lan jakin batzuk egiteko, langile haien kontratista izanen da eta betebeharrak bere gain hartu beharko ditu).

Aurreko paragrafoko edukia ez da aplikatuko kontratazioa familia-buruak bere etxebizitzarako egiten duenean.

4. Behartuta daude Baimendutako Enpresen Erregistroan izena ematera?

Izena eman beharko dute eraikuntza obra batean kontratatuak izan nahi duten eta langileak beren kargu dituzten autonomoek.

Ez dutenean langile kontrataturik ez dute izenik eman behar.

5. Behartuta daude eraikuntzako hitzarmeneko 20 orduko prestakuntza egitera?

Ez daude behartuak, baina posible da kontratatzen duen pertsonak baldintza gisa eskatzea, obrara sartzeko.

6. Zer egin behar da lantokian amiantoa izan dezakeen materialik aurkituz gero?

Materiala ahalik eta gutxien manipulatzea prebentzio neurririk onena da amianto-zuntzekiko esposizioaren arriskua saihesteko. Beraz, honako hau egin behar duzu

  1. Egiten ari zarena bertan behera utzi.
  2. Kontratistari edo lokalaren jabeari abisatu, eraikinaren edo instalazioaren gainean duten informazioarekin, kanpoko langileen laguntzarekin, benetan amiantoa den edo ez baloratzeko.
  3. Dena dela, haietan jarduteagatik, materiala hautsi edo hondatu bada
    • Babes zaitez, partikuletarako maskara iragazkiduna, 5 motako babes-arropa eta babes mekanikoko eskuzorroak erabiliz.

    • Babes itzazu gainerakoak segurtasun-perimetroa ezarriz, sartzeko debekua seinalizatuz eta, orobat, sortutako hondakinak ahalik eta gutxien heda daitezen galaraziz (ez zapaldu, ez pasa erratzik, ez ukitu)

 

Amiantoa agente kimiko toxikoa da eta eritasunak eragin ditzake, hala nola asbestosia edo pleurako minbizia.Amiantoa duten materialak modu desegokian tratatuz gero, zu zeu arriskuan jar zaitezke, baita, aldi berean edo gero, amiantoa dagoen tokian ibili direnak ere.

Badira lan hauek segurtasunez egin ditzaketen enpresa espezializatuak. Horretarako, amianto arriskua duten enpresen erregistroan izena emanda egon beharko dute eta lanak egin beharko dituzte agintari eskudunek onetsitako lan planen arabera

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa