Galderak eta erantzunak: Langile autonomoak
1. Zein dira nire betebeharrak laneko arriskuen prebentzioaren kudeaketari dagokionez?
- Kontratupeko langilerik ez duzunean eta lantokian beste autonomo eta/edo enpresa batzuekin batera ez bazabiltza, EZ duzu prebentzioaz arduratuko den antolaketa baten beharrik, ez eta ere arriskuen ebaluazio baten edo arriskuen prebentziorako plan baten beharrik.
- Ez duzunean kontratupeko langilerik, baina beste autonomo eta/enpresa batzuekin batera zabiltzanean, informazioa trukatu beharra duzu, lankide dituzun enpresa horietako langileendako beraien jarduera edo ekipoek sor ditzaketen arriskuei buruz, eta jarduketak koordinatu behar dituzu.
- Kontratupeko langileak dituzunean, laneko arriskuen prebentzioko araudiari dagokionez, enpresaburu bilakatzen zara eta, ondorioz, haien betebeharrak eskuratu behar dituzu.
2. Zein da administrazio publikoen zeregina?
Administrazio publikoek prebentzioa sustatzeko eta aholkularitza teknikoa gauzatzeko jarduerak egiten dituzte. Nafarroan, Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutuko (NOPLOI) Lan Osasunaren Zerbitzuak bere gain du egiteko hori.
3. Nola ezarri behar da laneko arriskuen prebentzioa?
Helburua da prebentzioa produkzio prozesuan txertatzea. "Prebentzioa 10" programa laneko arriskuen prebentzioaren ezarpena modu autonomoan kudeatzen laguntzeko erreminta da. Ahalbidetzen du:
- Jardueraren arriskuak identifikatzea.
- Enpresa jarduerak koordinatzeari buruz dagozkion betebeharrak zein diren ezagutzea.
- Informazio interesgarria eskuratzea laneko arriskuen prebentzioaren arloan.
4. Arrisku larri eta berehalakoa dagoenean laneko tokia utz dezakezu?
Bai, norberaren bizitza edo osasunerako arrisku larri eta berehalakoa dagoela uste bada jarduera eten eta laneko tokia utz dezakezu.