(Edukira Joan)

Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren
Institutua

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

14. Alerta: Erorikoa teilatu hauskor batetik beheiti. Enpresa titularrarekin partekatutako erantzukizuna

2023ko apirila

Istripua:

- Erretenak garbitzeko eta itoginak konpontzeko lanak pabiloi bateko estalkian.  

- Estalkia xafla metalikozko panelez egina dago, eta 10 metrotik behin luzetarako zerrendak ditu, poliesterrezko panel zeharrargiekin, argi-zulo gisa (estalki hauskorra).  

- Une jakin batean, xafla metalikoen gainetik oinez zihoala, plaka zeharrargietako bat zapaldu zuen istripua izan zuen pertsonak.  

- Plakak ez zion langilearen pisuari eutsi, eta apurtu egin zen.  

- Horren ondorioz, pertsona baoan behera erori zen pabiloiko lurreraino, 10 metro inguruko altueratik, eta berehala hil zen.
 

Kausak

- Erresistentzia eskasa, plakaren hauskortasunagatik; izan ere, ez zion eutsi istripua izan zuenaren pisuari. 

- Estalkiaren ezaugarriak aldez aurretik ez aztertzea. Lanak ez planifikatzea eta altueratik erortzeko arriskua saihesteko beharrezko prebentzio-neurriak ez hartzea. 

- Lantokiko enpresa titularraren arriskuen ebaluazio osatugabea. Ebaluazio horrek ez zuen jasotzen estalkiaren beraren arriskuen ebaluazioa, nahiz eta bertan lan egin, aldizka, bai estalkia mantentzeko, bai, eguzki panelak bertan egoteagatik, horiek garbitu eta mantentzeko. 

- Enpresa jardueren koordinaziorik eza. 

- Babes-neurriak ez hartzea: ez erabiltzea pasabiderik edo banaketa plataformarik estalkiaren gainean, eta itoginak konpontzeko lanetan ez egotea babes kolektiborik, altueratik erortzeko arriskuaren aurrean.  

- Besterik ezean, ez ezartzea egin beharreko lanari egokituta dagoen norbera babesteko sistemarik, egituraren puntu gogorretara loturik. 

- Ez betetzea enpresaren arriskuen ebaluazioan ezarritakoa. Ebaluazio horretan, aurreikusten da lanak egin aurretik azterketa bat egin behar dela eta babes kolektiboak jarri behar direla edo, halakorik ezean, erorketen aurkako norbera babesteko sistemak.
 

Prebentziozko gomendioak

- Enpresa titularraren estalkia ebaluatu beharko da, langileak horretan ibili behar baitira aldizka lanak egiteko, eta aldez aurretik arrisku guztiak aztertu beharko dira. 

- Edozein lan egin baino lehenago, planifikatu egin behar da, alderdi hauek kontuan hartuta, besteak beste: tokia, baldintzak, beharrezko ekipoak, arriskuak eta hartu beharreko prebentzio neurriak.  

- Kontuz: nahiz eta estalkiak xafla metalikoak izan, argi-zuloak baditu, estalki hori hauskorra izanen da. Beraz, prebentzio eta babes neurriak hartu beharko dira, inor altueratik ez erortzeko. 

- Estalkia ebaluatu ondoren, enpresa jardueren nahitaezko koordinazioa egin beharko da, eta baldintzei eta arriskuei buruzko informazioa elkarri emateaz gain, prebentzio neurririk dagoen ala ez adierazi beharko da. (171/2004 Errege Dekretua, urtarrilaren 30ekoa, Laneko Arriskuen Prebentzioari buruzko azaroaren 8ko 31/1995 Legearen 24. artikulua garatzen duena, enpresa jardueren koordinazioari dagokionez). 

- Plataformak edo banaketa pasabideak jarriko dira, edo antzeko neurriak hartuko dira, material hauskorrak ez zapaltzeko. 

- Estalkiko lanetarako, lehentasuna eman behar zaio erorikoen aurkako babes kolektiboko sistemak instalatzeari, obraren ezaugarrien arabera, eta sistema horiek mantendu egin behar dira, altueratik erortzeko arriskua desagertu arte; halaber, behar izanez gero, norbera babesteko ekipamenduekin konbinatu beharko dira.  

- Kontuan hartu behar da, 31/2195 Legearen 15. eta 17. artikuluen arabera, enpresaburuak neurriak hartu behar dituela babes kolektiboa norbanakoaren babesaren aurretik jartzeko, eta norbera babesteko ekipamenduak erabili beharko direla arriskuak ezin direnean saihestu edo ezin direnean behar bezala mugatu babes kolektiboko baliabide teknikoen bidez edo lana antolatzeko neurri, metodo edo prozeduren bidez.  

- Bete behar da enpresaren arriskuen ebaluazioan langileak babesteko ezarritakoa, altueratik erortzeko arriskua saihesteari dagokionez.

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa