(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskera | Français | English

Euskara itzultzaile-interpretea - 2018ko oposizioa

Oposiziorako deialdia egin da euskara itzultzaile-interpreteen lanpostu bat, A mailakoa, betetzeko.

Aurkezteko epea itxita On line tramitazioa


Epea

Noiztik 2018-06-21 Noiz arte: 2018-07-20

  • 30 egun natural

Aurkezpena

Norentzat

Izangaiek baldintza hauek bete behar dituzte:

  • Eskaerak aurkezteko epea bukatzen den egunean, lizentziadun, ingeniari, arkitekto edo gradudun titulua izatea, edo titulu hori eskuratzeko modua izatea; eta deialdiaren 2. oinarrian ezarritako eskakizunak betetzea (maiatzaren 31ko 1264/2018 Ebazpena).
  • Euskarazko C1 maila frogatzen duen titulua edo ziurtagiria izatea. Titulua edo ziurtagiria bat etorri beharko da Hizkuntzen Europako Erreferentzia Esparru Bateratuarekin, eta agertu beharko da Nafarroako Administrazio Publikoaren Institutuko zuzendari kudeatzailearen irailaren 13ko 210/2010 Ebazpenean (2010eko 117. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratutakoa, irailaren 27koan) aipatutako tituluen zerrendan, edo, bestela, ofizialki horien baliokidetzat hartzen den titulazioa izan beharko da.

Argibide gehiago

Deialdi honen xedea da Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko euskara itzultzaile-interpreteen lanpostu bat betetzeko oposizioa deitzea. Lanpostua funtzionario araubidekoa da, A mailakoa, Euskarabidera atxikia eta 36063 lanpostu zenbakiduna.

Dokumentazioa eta tramitazioa

Dokumentazioa

  • 1. Izena emateko eskabidea eta azterketa tasen ordainketa (41,60 €) Internet bidez tramitatuko behar dira nahitaez ("Tramitatu" botoia).
  • 2. Ordainketatik salbuetsita daudenek hori frogatzeko agiriak gehitu beharko dizkiote eskabideari, eskaneaturik. Ordainketatik salbuetsita daude:
    2.1 Deialdia argitaratu baino hilabete lehenagotik, gutxienez, lan-eskatzaile gisa inskribaturik dauden pertsonak, baldin eta lanbide arteko gutxieneko soldata baino gutxiago kobratzen badute. Bi agiri hauen bidez frogatu beharko dute:
    - Enplegu bulegoak emandako agiria, esaten duena zer egunetan inskribatu zen lan-eskatzaile gisa eta, orobat, ez diola uko egin inolako lan egokiri ezta lanbide sustapen, prestakuntza edo moldaketarako ekintzetan parte hartzeari ere.
    - Interesdunaren aitorpen solemnea, adieraziz ez duela LGStik gorako diru-sarrerarik. gaztelaniaz/ euskaraz.
    Adierazpen hori soilik aurkeztu beharko da eskabidean behar den tokian adierazi ez den kasuetan.
    2.2 %33ko desgaitasuna edo handiagoa onartua duten pertsonak. Hura frogatzeko, ondoko agirietako bat aurkeztu behar dute:
    - IMSERSOk edo autonomia erkidegoan eskumena duen organoak emandako ziurtagiria.
    - GSINaren ebazpena, prestazio bat jasotzeko eskubidea onartzen diona hauetakoren bat izateagatik: ezintasun iraunkor osoa, ezintasun iraunkor absolutua edo baliaezintasun handia.
    Desgaitasuna izanik probak egiteko denboretan eta/edo bitartekoetan egokitzapenen bat eskatzen duten izangaiek komenigarritzat jotzen duten dokumentazioa erants dezakete hura justifikatzeko.
    Egokitzapen-eskabidearen eredua: gaztelaniaz / euskaraz.

Hurrengo urratsak

  • Izangai onartu eta baztertuen behin-behineko zerrendaren argitaratzea. Akatsak zuzentzeko, 10 egun balioduneko epea.
  • Izangai onartu eta baztertuen behin betiko zerrendaren eta lehenengo probaren data argitaratzea.
  • Oposizioa 2019ko martxotik aurrera hasiko da.
  • Probak gainditu dituztenen zerrenda, izendatzeko proposamena eta agirien aurkezpena.
  • Izendapena, lanpostu hutsen esleipena eta jabetza hartzea.

Araudia

Harremana

Nafarroako Gobernuaren informazio orokorra: 848 42 71 00

Deialdi honetako oinarrien gaineko zalantzetarako:
Hautapenaren, Hornikuntzaren eta Administrazio Egoeren Atala
Telefono zenbakiak: 848 42 70 99 / 848 42 70 82

Arazo teknologiko eta informatikoak konpontzeko:
Telefonoa: 948 01 35 70
Posta elektronikoa: soportec@navarra.es

Erakunde arduraduna - deialdia egin duen erakundea
Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusia


Oharra: web orri honen edukiak informaziorako baizik ez du balio. Prozeduraren baldintzak dagokion araudian argitaratutakoak dira.

Departamentua:  

Zerbitzu hau interesatzen zaizu?
Herritar karpetan zure espedienteak ikusi ahalko dituzu, kontsulta administratiboak egin... Horretarako, ziurtagiri digitala beharko duzu.