Zure Osasun Karpeta Pertsonalean aurkituko dituzu medikuen eta erizainen txostenak, Oinarrizko Osasun Laguntzako analitiken eta proba osagarrien emaitzak, zure hurrengo hitzorduen abisuak, jaso dituzun txertoen erregistroa, hartzen dituzun sendagaien informazioa edo kontsultan gomendatu dizkizuten bizimoduen gaineko argibideak.
Era berean, karpeta zure sarbide berria izan daiteke onlineko zenbait zerbitzutarako, hala nola zure osasun zentroan aurretiko hitzordua erreserbatzeko edo itxaron zerrendetan zein tokitan zauden ikusteko.
Halaber, autozaintzako aholkuak dituzten intereseko estekak eskaintzen dizkizu, baita sarbidea ere osasun zentroen eta guardiako farmazien bilatzaileetara.
Osasun Karpeta Pertsonala osatzen da zu artatzen zaituzten zentroek sortzen duten informazio digitalarekin eta zuk ematen diguzun informazioarekin, zure historia osatzeko beharrezkotzat jotzen baduzu.
Espero dugu, guztion lankidetzarekin, arian-arian hobera eginen duela. |