(Edukira Joan)

Castellano | Euskara | Français | English

Maskaren finantzabidea

 

2020ko azaroaren 16tik, astelehena, Nafarroako Gobernuak neurri bakarreko maskara higienikoak finantzatuko dizkie kolektibo ahulenei.

 

NORI FINANTZATZEN ZAIO?

 

 

Nafarroan, maskarak doan ematen zaizkie irizpide hauek betetzen dituztenei:

45 urte baino gehiago izatea eta GSINak onartutako talde hauetakoren batekoa izatea:

      • Sindrome toxikoa duten pertsonak eta ezgaitasuna duten pertsonak, beren berariazko araudian jasotako kasuetan.
      • Gizarteratzeko errentak jasotzen dituzten pertsonak.
      • Kotizazio gabeko pentsioak jasotzen dituzten pertsonak.
      • Langabeziako sorospena jasotzeko eskubidea galdu duten langabeak, beren egoerak iraun bitartean.
      • Lan-istripuaren eta lanbide-gaixotasunaren ondoriozko tratamenduak dituzten pertsonak.
      • Gutxieneko bizi-sarreraren onuradunak.

Edo talde horietako batekoa izatea eta, gainera, guraso bakarreko familiako burua izatea, 45 urte baino gutxiago izan arren.

Kanpoan gelditzen dira Nafarroan desplazatu gisa dauden herritarrak eta mugakide diren lurraldeetako herritarrak.

Maskarak kargatuta dituen nafar bat beste autonomia-erkidego batera joaten bada, ezin izanen ditu jaso Nafarroatik kanpo, ez baita elkarreragingarritasunaren bidez bidaltzen.

  

NOIZTIK?

2020ko azaroaren 16tik.

  

ZER FINANTZATZEN DA?

10 maskara higienikoak hilean, hau da, 50 maskara 5 hiletik behin.

 

NON JASOTZEN DIRA?

Botikan, Nafarroako Osasun Txartela eramanda.

 

Oinarrizko Osasun Laguntzako profesionalak ez du preskripzioa egin behar; beraz, ez da osasun etxera joan behar maskarak lortzeko, botikara baizik.

 


Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa