(Edukira Joan)

Castellano | Euskara | Français | English

Hazi... ...osasuntsu. 3-6 urte

Osasuntsu haztea funtsezkoa da haurren osasuna hobetzeko eta etorkizuneko arazoei aurrea hartzeko, gure garai honean maiz izaten baitira honakook: ezongiak, gorabehera emozionalak, obesitatea, txantxarrak, antsietatea, gaixotasun baskularrak, minbiziak...

Osasuntsu hazten laguntzea heztea da, erraztea, laguntzea eta aukerak sortzea, besteak beste. Zeregin atsegina eta zaila da, aldi berean. Izan ere, poztasuna eta gogobetetasuna ematen ditu, baina ahalegina eta kezka eskatzen ditu, amatasuna eta aitatasuna gure bizitzaren beste alderdi batzuekin orekatu behar baitira, hala ñola, bikotekidearekin, lanarekin, aisiarekin eta lagunekin. Lan horretan gobernuek, familiek, eskolak, inguruneak, komunikabideek eta teknologia berriek baterako ahalegina egin behar dute. Eta hori guztia egin behar da, gizarte hau gure herrian edo jaioterrian izandako haurtzarokoa ez déla kontuan hartuta. Gizartea aldatzen ari da eta, hori déla eta, erronka eta balio berriak agertzen dizkigu.

Liburuxka hau kolore eta kultura guztietako gurasoei eta zaintzaileei zuzenduta dago. Osasuntsu hazteko gai garrantzitsuei (elikadura, jolasak eta ariketa fisikoa, higienea...) buruzko gomendioak eta praktikan aplikatzeko moduko hezkuntza proposamenak (onarpena, maitasuna eta entzutea, agintea, autonomía eta komunikazioa) eskaintzen ditu.




Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa