(Edukira Joan)

Castellano | Euskara | Français | English

Hazi... ...osasuntsu 0-3 urte

Osasunez haztea familia guztien helburua da; berdin dio zenbat pertsonak osatzen dugun familia, nongoak garen, lehen edo hirugarren aldiz izan garen aita edo ama, etab.

Bide berri bat hasten da, eta gure bizitzan sartu den haurtxoak eraginen du amak, aitak edo erreferentziako zaintzaileak hazkunde pertsonala izatea bere rolean ari dela. Umearen elikadura, higienea, atsedenaldiak, pantailen erabilera eta abar zainduz lortuko dugu garapenik egokiena izan dezan. Aldi honetan lotura afektibo segurua ezartzen badugu, horrek segurtasuna eta konfiantza emanen dio heldua denean izaten dituen harremanetarako.

Ibilaldi honetan gauza ugari elkartzen dira: galderak, ongi aritzeko gogoa, neke pilatua, nor bere haurtzaroaz oroitzea, gure seme edo alabaren lorpenek emandako poza, emozio indartsuak, eta hainbat erreakzio, ezustea sortzen digutenak gure burua rol horretan ikustean. Bizitzako etapa bizi hau geldialdirik gabe cloa aitzina, eta egungo testuinguruetan aurrera egin beharra dago norberaren bizitza, familia eta lana bateratzeko kontuetan.

Liburuxka hau da haurtxoa bizitzako lehen etapa honetan zaindu behar duten ama, aita eta arduradunentzat, eta bizimodu osasungarria bultzatu eta lortu nahi du umearendako. Aldi berean, hazkuntzan darabilgun hezkuntza estiloaz hausnartzera eraman nahi gaitu.

Denbora igarotzearekin batera gure haurrari erakutsiko diogu zer garrantzitsua den nork bere burua zaintzea ikuspegi orokorra hartuta, hau da, kontuan izanda alderdi fisikoa, emozionala, harremanak eta ingurua. Irakaspen hori ondare bikaina da, eta dagoeneko abian den erronka handia ere bai.




Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa