(Edukira Joan)

Castellano | Euskara | Français | English

Amagandiko edoskitzea

INFORMAZIOA ETA LAGUNTZA JASOTZEN DUEN AUKERA  

   
Osasunaren Mundu Erakundeak (OME) aholkatzen du bizitzaren lehen sei hilabeteetan haurrari amaren esnea eman behar zaiola bakarrik; gero, esne hori eta beste elikagai batzuk, bi urte bete arte edo amak eta haurrak nahi duten arte.

Bide indartsuenetako bat da eritasunei epe laburrean eta luzean aurrea hartzeko, haurtzaroko garapen kognitiboa bultzatzeko eta atxikimendu segurua ezartzen laguntzeko. Amaren esnea hartzearen onuren artean alderdi sozialak, ekonomikoak eta ingurumenekoak ere badaude.

Nafarroan amak eta jaioberriak artatzen dituzten osasun zentroek eta profesionalek beren konpromisoa indartu dute, familiendako babes-sarea sendotzeari begira, elikadura mota hau bultzatzearren, UNICEFen Jaiotzan eta Edoskitzean ematen den Asistentzia Humanizatzeko Ekimenaren (IHAN) ildotik.

Nafarroako osasun sistema publikoan, bularra ematea babesteko bidea jaio aurreko aldian hasten da, amei eta haien laguntzaileei informazioa ematen baitzaie jaiotzarako prestakuntza ikastaroetan; gero, bide horrek ospitalean bertan segitzen du, erditzean eta ondoko ospitalizazio egunetan, eta familiek nahi bezainbeste luzatzen da Oinarrizko Osasun Laguntzako, eta Sexu- eta Ugalketa-osasunaren Arretarako erreferentziako zentroetan.

Emaginak, erizainak, laguntzaileak, pediatrak, eta Ginekologia eta Obstetriziako, Medikuntza Orokorreko, Digestio Aparatuko, Nutrizioko eta beste espezialitate batzuetako profesionalak ahaleginean elkartu dira, familiei edoskitzearen aldeko mezua bidaltzeko eta, haurrari bularra ez ematea erabakiz gero, babes eta informazio egokia eskaintzeko.

Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuak, Osasun Departamentuarekin elkarlanean ari delarik, talde eragile egokia du. Talde hori osatzen duten profesionalek prestakuntza jaso dute amagandiko edoskitzeak dituen onuren azken ebidentzia zientifikoen gainean eta, aldi berean, osasun sareko gainerako profesionalak prestatzen dituzte. Osasunbideak, gainera, indartu egin du edoskitzeari buruzko aholkuak emateko sistema, Nafarroako Ospitalegunean unitate espezializatu berria ezarri baitu, aholkuak ematen diena profesionalei eta edoskitzea mozteko arriskua duten familiei. Halaber, hainbat urte daramatza edoskitzea bultzatzen jaiotza goiztiarren kasuetan eta beste zailtasun batzuetan, eta edoskitzea errazteko protokoloa garatu du ama Zainketa Intentsiboetako Unitatean sartzen den kasuetarako.

Nafarroan, zenbait ospitale eta Oinarrizko Osasun Laguntzako zenbait zentro IHAN ziurtagiria lortzeko ahalegina egiten ari dira eta eskuratzeko prozesuaren urrats desberdinetan daude. Nafarroan edoskitzea babesteko egiten ari garen bide honetan, funtsezkoa da gurasoei aholkuak eta laguntza ematen dizkieten elkarteekin elkarlanean aritzea. Indarrak batzea ezinbestekoa da osasun hobea lortzeko.

Gida hau bularra eman nahi duten emakumeentzat eta bularra ematen duten amentzat da, baita haien bikotekide eta senitartekoentzat ere. Bularra ematen ongi joan dakizun eta esne artifizialarekin elikatzeak ekar ditzakeen arriskuak saihesten lagundu nahi dizugu.
  

El tener hijos no es una cosa fácil y, al contrario de lo que mucha gente piensa, amamantar es una acción que requiere un aprendizaje. Los cambios sociales ocurridos en el pasado siglo han impedido la transmisión materno-filial de la crianza y de la técnica de amamantar.

Las mujeres que vuelven a trabajar después de la baja maternal necesitan información clara y completa sobre sus derechos laborales en lo referente a bajas maternales, horas de lactancia, excedencias, etc. para poder hacer compatible su trabajo con el rol de madre.
  

GUÍAS Y ENLACES DE INTERÉS

Unicef Lactancia: Únete por la niñez

PROYECTO SIALAC: autoeficacia en lactancia materna (VÍDEO)

 

ASOCIACIONES Y GRUPOS DE APOYO

LIGA DE LA LECHE

LACTA EN NAVARRA


Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa