(Edukira Joan)

Castellano | Euskara | Français | English

Ariketak

Ariketak lagungarriak dira gaitasun fisikoa eta bronkioen funtzionamendua hobetzeko. Horiei esker, medikazioarekin bakarrik lortuko ez genituzkeen emaitzak lortuko ditugu.

Eguneroko ariketa fisiko erregularra

Hauxe da gure gomendioa, betiere gaixotasunak horretarako biderik ematen badu:

  • Ariketa egin, egunean 30 minutuz (ibili, igeri egin, zelaian bizikletaz...), hasieran poliki, eta gehiegi nekatu gabe.
    10-20 minutuko saio bat baino gehiago egin daiteke. Ariketak asmaren sintomak pizten badizkizu, ariketa hasi baino 10-15 minutu lehenago eragin laburreko bronkio-zabaltzaile bat inhalatu behar duzu. Giro bero, heze eta kutsatu gabeetan egin behar da ariketa fisikoa; edo toki itxietan, hotz handia badago, edo haize zakarra badabil.
  • Indarra hobetzeko ariketak egin (luzamenduak, pisuak…), gutxienez 8 aldiz ariketa mota bakoitza (eta ariketa bakoitzean kontatu, poliki, 8 arte). Malgutasuna lantzeko ariketak ere oso baliagarriak dira (gimnasia, yoga, etab.)

Arnasketa teknikak

Erizaintzako kontsultan, arnasketa teknika hauetako batzuk azalduko dizkizute, baita egiten erakutsi ere:

  • Bularraldeko arnasketa. Bularra kanpoaldera zabaldu behar da, eta gero barrenera uzkurtu, birika airez betez eta hustuz.
  • Sabelaldeko arnasketa (arnasketa diafragmatikoa). Eskuak sabelean ditugula (abdomenean), sudurretik hartu arnasa, eta eskuak nola goratzen diren sumatuko dugu. Airea ahotik botako dugu, ezpainak erdi itxita ditugula txistu egiteko bezala. Horretarako, sabelaldeko giharrak uzkurtuz joanen gara pixkanaka.
  • Birikak zabaltzeko teknikak. Eserita zaudela, besoak luze, hartu arnasa, eta, bitartean, besoak goratu. Arnasa bota bitartean, besoak abiapuntura itzuliko dira. Zutik, ukondoak gorputzari itsatsita eta eskuak sorbaldetan, arnasa hartu, eta bitartean ukondoak goratu. Arnasa bota bitartean, ukondoak abiapuntura itzuliko dira.

  

Gogoeta egiteko 



Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa