(Edukira Joan)

Castellano | Euskara | Français | English

Goragalea eta gorakoak

Sukarra ez da gaixotasun bat. Gorputzak infekzioaren kontra dituen mekanismoetako bat da.

  

Zer egiten ahal dugu?

Botatakoaren ezaugarriei erreparatu: zenbat, zenbat aldiz, kolorea, itxura...

Begiratu ba ote dagoen deshidratazioaren sintomarik: egarria, pixarik ez egitea edo gutxi edo oso iluna, begi hondoratuak, aho idorra, eta azalaren elastikotasunaren galera.

Hidratatzeko eta elikatzeko jarraibideak:

Hidratazioa:

  • Beharrezkoa da ahalik lasterrena berreskuratzea likidoak. Horretarako, edari isotonikoak ditugu (dendetan) edo ahoko sueroa (botiketan).
  • Pixkana, likidoa hartzen joan. Lehenbiziko 6-8 orduetan, hidratatzeko edaria besterik ez hartu: koilarakada bat 10 minututik behin, lehenbiziko bi orduetan; gero, koilarakada bat 5 minututik.
  • Botaz gero, egon 15 minutuz, eta hasi berriz hidratatzen. Hobera egiten baduzu, bestelako edariak hartzen hasi: kamamila, tea...

Elikagai solidoak:

  • 8 ordu eman badituzu bota gabe, hasi gauza solidoak jaten. Lehenbizi, dieta biguna: arrain egosia edo plantxan, pureak, tortilla frantsesa, urdaiazpiko egosia; gero, pixkana-pixkana, dieta normalera pasatu.

Neurri higienikoak:

  • Eskuak garbitzea oso inportantea da infekzioa dagoenean inor ez kutsatzeko.

Gomendioak:

  • Ez hartu botikarik.

Erne egon, eta Osasun Etxera deitu edo joan baldin eta:

  • 38,5º C-tik gorako sukarra baduzu.
  • 24 ordutik gora badaramazu botaka.
  • Buruko min handia baduzu edo lepoaldea zurrun.
  • Goragalerik gabe ari bazara botaka, edo botatakoan odola edo kafe-hondarren moduko zerbait ikusten baduzu.
  • Sabelaldean min bizirik baldin baduzu. Edozein zalantza duzula ere, galdetu osasun-etxeko erizainari.


Edozein zalantza duzula ere, galdetu osasun-etxeko erizainari.


Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa