(Edukira Joan)

Castellano | Euskara | Français | English

 Imagen decorativa
Txertaketa kanpaina

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Osasun saila emaila: salud.responde@navarra.es

María Kutz Peironcely Osasun kontseilariak, Sartagudako medikuntza kontsultategian, gripearen aurkako txertaketa kanpaina aurkeztu du. Kanpaina udazkenean egiten da urtero, eta aurten urriaren 11tik, astelehena, azaroaren 26ra izango da.

Kontseilariak esan duenez, kanpaina honetarako txertoen 120.000 dosi egongo dira, 591.000 euroko kostuarekin (4,93 euro unitate bakoitzak). Kanpaina batez ere 60 urtetik gorakoei, gaixo kronikoei eta osasun arloko langileei bideratuta dago.

Ekitaldian parte hartu dute Aurelio Barricarte Nafarroako Osasun Publikoaren Institutuko Epidemiologia, Prebentzio eta Osasun Zerbitzuko buruak eta Enrique Ganuza Lodosa barrutiko Lehen mailako Arretako ekipoaren zuzendariak.

Gripeak aurten izango duen intzidentzia aurreiskupenari buruz Barricarte medikuak esan du hego hemisferioan izandako portaera aztertu dela eta urtarrilaren inguruan agertzea espero dela, beste urte batzuetan baino apur bat geroago, eta sintomak ohikoak edo arinagoak izatea.

   

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa