(Edukira Joan)

Castellano | Euskara | Français | English

 Imagen decorativa
Osasun Publikoa

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

Nafarroako Osasun Publikoaren Institutuko liburutegia

Astelehenetik ostiralera 8.00etatik 15.00etara
Telefonoa: 848 42 34 43
Faxa: 848 42 34 74
Posta elektronikoa: ispub02@cfnavarra.es

Sarrera

Nafarroako Osasun Publikoaren Institutuko Liburutegia Osasun Publikoari lotutako gaietan espezializatuta dago, batez ere arlo hauetan: epidemiologia, ingurumen- eta elikadura-osasuna, laborategia eta legeria.

Liburutegiko funtsak

Monografien bilduma

Gutxi gorabehera 6.000 lan, batez ere Osasun Publikoaren ingurukoak. Bilduma hauek osatzen dute: liburuak, askotariko txostenak, memoriak eta argitalpen ofizialak.

Aldizkako Argitalpenen bilduma

OMEren argitalpenak, hala nola: Bulletin of the WHO, Weekly Epidemiological Record, Información Farmacéutica OMS, Salud Mundial, Foro Mundial de la Salud, World Health Statistics, Enviromental Health Criteria, Health and Safety Guides, Serie Informes Técnicos, Serie OMS sobre el SIDA.

Argitalpen ofizialak, hala nola Estatuko Aldizkari Ofiziala, Nafarroako Aldizkari Ofiziala, EEEko Aldizkari Ofizialaren Aurkibideak eta horri lotutako legeria-bildumak. Osasun Publikoaren esparruko 24 aldizkaritara harpidetzak daude.

160 aldizkari inguru jasotzen dira eta 113 inguru amaituta daude.

Ikus-entzunezkoen bilduma

Funts hau osatzen dute bideo-zintek, kasete-zintek, diapositibek.

Datu-basea

Legeria eta C-17. Azken hori aldizkari desberdinek Espainiako estatuan duten egoerari eta kokapenari buruz. ISO, UNE... arauak

igo

Arlo tematikoak

  • EPI- Epidemiologia
  • SAM- Ingurumen osasuna
  • CBM- Zientzia biomedikoak
  • PSA- Osasunaren sustapena
  • AP – Lehen mailako Arreta
  • SAL- Elikadura osasuna
  • SLA- Lan-osasuna
  • ZOO- Zoonosia, albaitaritza
  • TG – Gai orokorrak
  • LG - Literatura Grisa
  • TC – Ikasleen ikasturte amaierako lanak

igo

Erabilera eta ordutegia

Liburutegia hauen eskura dago:

  • Osasun Publikoaren Institutuan lan egiten duten pertsonak.
  • Hala eskatzen duten pertsonak, aurretik Liburutegian bertan emango den eskaera bat beteta.

Erabilera arauak:

  • Mailegua: Monografiak eta argitalpen orokorrak mailegatuko dira. Hori eskatzeko, erabiltzaileak inprimaki bat bete behar du.
  • Mailegu mugagabea: (OPIko langileentzat soilik). Lana dela-eta etengabe kontsultatu behar diren liburuak bulegoetan utzi daitezke, aurretik mailegua liburutegian erregistratu ondoren.
  • Kontsulta: Aretoan, liburuekin batera, aldizkako argitalpenak eta mailegatzen ez diren argitalpen ofizialak kontsultatu daitezke.
  • Aldizkariko artikuluak: OPIko langileentzat bakarrik. Beste liburutegi batzuetan dauden aldizkarietako artikuluen eskaerak kudeatzen dira.

igo

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa