Castellano | Euskara | Français | English
Etxe tradizionala bizilekua zen, alde batetik, eta ekoizpen unitatea, bestetik, ekonomia autarkiko eta iraupenekoaren testuinguruan.
Familian egiten ziren jardun guztiak biltzen saiatu da museoa. Horietatik gehienak emakumeen munduarekin lotuak zeuden.
Taka-taka
Inbentario zenbakia: 7448
Gaia: zura eta burdinazko bisagrak.
Neurriak cm.: 48x133x38
Nondik ekarria: Erriberri (Nafarroa)
Noizkoa: XIX. mendea - XX. mendearen lehen herena.
Erabilera: haurrari laguntzea lehen urratsak ematen.
Iruzkina: Eskuz eginiko tresna bitxi honetan haurra mugitu zitekeen, erori gabe, maratilatxo batek itxitako bi orriko oholtxo batek eusten baitzion. Jakina, joan-etorrian baizik ezin zen ibili haurra, armazoiaren zirien araberako luzeran.
Kutxa
Inbentario zenbakia: 8421
Gaia: haritza eta gerezia, burdina forjatuzko bisagrak eta sarraila.
Neurriak cm.: 103x141x70
Nondik ekarria: Iturmendi (Nafarroa).
Noizkoa: XVII.-XVIII. mendeak.
Erabilera: kutxa handiak arropa edo bihia gordetzeko erabiltzen ziren, emakumeen arreoan nahitaezko gauza izateaz gainera.
Iruzkina: Kutxa honen aurrealdearen dekorazioa aparta da, duen oparotasunagatik eta edertasunagatik. Eguzkiaren eta izarren antzeko formek bikain egiten dute bat, eta horren fruitu da Nafarroako arte herrikoiaren maisulan hau.