(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

 Imagen decorativa
Kontserbatzea eta zaharberritzea

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

Gordetzen duen ondarea, Historiaurretik XXI. mende arteko obrak, arduraz zaintzen eta zaharberritzen du Nafarroako Museoak. Horretarako, hainbat materialez eginiko pieza ugari bakarka kontserbatu behar ditu.

Prebentzio lana egiten da, gehienbat, baina leku ematen zaie, orobat, sendatzeko tratamentuei eta zaharberritzekoei. Ondoko hauen inguruan antolatua dago jarduera:

Prebentziozko-kontserbazioa

Prebentziozko-kontserbazioa Bitrina baten garbiketa.

Prebentziozko-kontserbazioa Bitrina baten garbiketa.

Prebentziozko-kontserbazioa  esku-hartze jarraitua eta integrala da, kultur ondasun guztiei eragiten diena. Bere jarduera esparruak zenbait alderdi hartzen ditu: ingurumen-baldintzak (tenperatura, hezetasun erlatiboa eta kutsadura), argiaren intentsitatea eta kalitatea, izurriteen kontrola, piezen erakusketa, biltegiratzea, mantentze-lanak (garbitu, aldian-aldian berrikusi) edo manipulatzea.

igo

Sendatzeko kontserbazioa

Sendatzeko kontserbazioa. Marko baten urrea finkatzea.

Sendatzeko kontserbazioa. Marko baten urrea finkatzea

Batzuetan, nahitaezkoa da obrak zuzenean tratatzea, patologiak ezabatzeko eta materialak finkatzeko.

igo

Zaharberritzea

Burdin Aroko zeramikazko inbutu baten zaharberritzea

Burdin Aroko zeramikazko inbutu baten zaharberritzea

Zaharberritzeko irizpide jakin batzuk erabiltzen ditugu, beren adierazgarritasuna berreskuratzeko, galdu baldin badute. Gisa honetako lanak egiten dira, eragindako edo izandako aldaketa eta higadurengatik ondasunak bere esanahiaren edo eginkizunaren parte bat galdu badu. Betiere jatorrizko materialarekiko errespetuan oinarritzen dira.

igo

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa