(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

 Imagen decorativa
Jende guztiarentzako jarduerak

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

Bisita gidatuak

Bisita gidatua Nafarroako Museoan.

Taldeentzako bisita gidatu espezifikoak gutxienez astebeteko aurrerapenarekin hitzartu behar dira, 848426493 telefonoaren bidez.

igo

Familiendako ibilbide-koadernotxoak

"Egun batez gidari" ekimenaren materialak.

Haurrek Museoaren bisitan beren familiak gida ditzaten eta bost obra berezienen sekretuak eta istorioak ezagutzen lagun diezaieten:

EGUN BATEZ GIDARI

Nafarroako Museoak familien eskura jarri du "Egun batez gidari", doako baliabide didaktiko berritzailea, etxeko txikienek beren senide eta lagunak gida ditzaten.

Tableta elektronikoko formatuarekin, baliabide berri honek, adingabea egun batez gida gisa egiaztatzen duenak, "Top Five" ean zentratzen da, Nafarroako Museoko bost pieza berezienetan. Testu laburrak eta horiei buruzko informazio grafikoa ditu, eta obrei buruz gehiago jakiteko gakoak erakusten dizkie. Haurrek, horrela, denboran zeharreko ibilbide batean lagundu ahal izango diote beren familiari, mosaiko, kapitel, kutxatila edo pintura batean ezkutatzen diren sekretuak eta istorioak partekatuz.

Ekimen honek Nafarroako Museoaren helburuetako bati erantzuten dio, hau da, irakaskuntza- eta jolas-helburuekin erakusten duen kultura-ondarearen zabalkundeari, eta, gainera, adingabeen aisialdiaz gozatzea museo, erakusketa eta monumentuak bisitatzera bideratu nahi du.

"Egun batez gidari", baliabide berriak protagonista bihurtzen ditu, bide horretan aurrera egiteko parte-hartze aktiboa bultzatuz. Materiala gaztelaniaz eta euskaraz dago eskuragarri, eta Nafarroako Museoko Harreran eska daiteke, eta bisita egin ondoren itzultzen da. Pdf formatuko bertsioa ere kontsulta daiteke.

Egun batez gidari

 

igo

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa