(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

 Imagen decorativa
Historia

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook
Artaizko horma-pintura (erromaniko berantiarra).

Artaizko horma-pintura (erromaniko berantiarra)

Museoko bildumen abiapuntua 1844an sortutako Nafarroako Eraikin Historiko eta Artistikoen Batzordearen ekimena izan zen. Nafarroako ondarea zaintzeko sortu zen Batzordea.

1910ean zabaldu zen jendearentzat lehen museoa, Comptos Ganberaren egungo egoitzan, jendea ilustratzeko helburuarekin. Urte batzuk geroago, Vianako Printzea Erakundeak (Nafarroako Foru Diputazioak sortua 1940an) jarraitu zuen lan hori, Nafarroako ondare artistikoa eta arkeologikoa babestu, zaharberritu eta ikertzeko.

1956tik Nafarroako Museoak Errukiaren Andre Mariaren Ospitalea izandakoan du egoitza Iruñeko alde zaharreko harresien ipar-mendebaldeko muturraren ondoan baita. Hasierako eraikinetik portada eta eliza kontserbatu dira, bi-biak XVI. mendekoak. Erabat berrituta, Sofía erreginak inauguratu zuen berriz ere 1990. urtean.

2011n ireki zen berriro Historiaurreko gela, aldaketa batzuen ondoren: arkitektura-oztopoak kentzea, edukiak eta azken 20 urteetako arkeologia ikerketen emaitzak gaurkotzea eta aurkezpen museografikoa berritzea.

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa