(Edukira Joan)

Navarra vivienda

Castellano | Euskara | Français | English

Partikularren arteko alokairua

  • Partekatu
  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook


Logelak eta eranskinak alokatzea

Etxebizitza babestuen jabeek errentan eman ditzakete beren etxebizitzetako logelak, eta bereiz alokatzen ahal dituzte eranskinak ere (garajea eta trastelekua), baldin eta etxebizitzan beren ohiko bizileku iraunkorra izaten segitzen badute (gutxienez logela bat okupatzen badute).

Hirigintza eta etxebizitzaren arloan urgentziazko neurriak hartzeari buruzko ekainaren 5eko 6/2009 Foru Legearen 13. artikuluaren arabera, errentamendu mota honen ezaugarri nagusiak honakoak dira:

  1. Ez da diru-laguntzarik itzultzeko eskatzen.
  2. Errentariak ez du inolako betekizun edo baldintzarik bete behar.
  3. Alokairuaren prezioak ezin du gainditu Nafarroako Gobernuak etxebizitza mota bakoitzerako finkatutako gehieneko zenbatekoa.
  4. Kontratua Nafarroako Gobernuko Etxebizitza Zerbitzuari aurkeztu behar zaio, baimena eman dezan.

Nola kalkulatzen da prezioa?

Logeletako bakoitza errentan emateko gehieneko prezioa hauxe litzateke: etxebizitza osoa, eranskinik gabe, alokatzeko gehieneko prezioaren eta bertako logelen kopuruaren arteko zatidura.

Adibidea: etxebizitzak hiru logela baditu eta hura alokatzeko gehieneko prezioa 500 euro bada (eranskinak, hots, garajea eta trastelekua, kontuan hartu gabe), logela bakoitza hilean 166,67 euroren truke (=500/3) aloka daiteke, gehienez.

Eranskinak alokatzeko prezioa Nafarroako Gobernuak etxebizitza motaren arabera finkatzen dituen gehieneko prezioei egokituko zaie.


Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa