(Edukira Joan)

Navarra vivienda

Castellano | Euskara | Français | English

Ezaugarriak

  • Partekatu
  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook


Alokatzeko etxebizitza babestuak zenbait baldintza bete behar ditu, azalerari, diseinuari, biziegokitasunari, xedeari, erabilerari, kalitateari eta gehieneko errentari buruzkoak, eta gainera dagokion kalifikazioa jaso behar du babes publikoko araubide batera bildu ahal izateko.

Esan bezala, alokatzeko etxebizitza babestuek errenta mugatua dute, eta haien errenta merkatuko etxebizitza libreena baino merkeagoa da. Gainera, maizterrak diru-laguntza jaso dezake eta horrek errentaren prezioa jaisten du. Etxebizitza babestuen errentaren murrizketa hori maizterrak jasotzen dituen diru sarreren araberakoa da. Beraz, errenta txikienak jasotzen dituzten maizterrak dira diru-laguntza publikorik handiena jasotzeko eskubidea dutenak.

Etxebizitza babestuak salerosketarako kalifikatu daitezke, edo erosteko aukerarekin alokatzeko, edo erosteko aukerarik gabe alokatzeko. Erabilera-modalitate horietako bat eskuratzeko, beharrezkoa da gutxieneko baldintzak betetzea, eskaerari dagokion baremoa aplikatuz zehazten direnak.

Gaur egun, babes ofizialeko etxebizitzak (BOE) dira errentan eman daitezkeen etxebizitza babestu bakarrak. Honelako etxebizitzek 90 metro koadroko edo gutxiagoko azalera erabilgarria izan dezakete, edo 120 metro koadrokoa, familia ugarientzat badira.

Prezio tasatuko etxebizitzak (PTE) Nafarroako Gobernuak urtero ezartzen duen gehieneko prezioa gainditu gabe baizik ezin dituzte alokatu haien jabeek. Etxebizitzei buruzko 10/2010 Foru Legeak indarra hartu duenetik, ordea, ezin da prezio tasatuko etxebizitzarik sustatu errentamendurako.


Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa