(Edukira Joan)

Navarra vivienda

Castellano | Euskara | Français | English

Utzarazpena

  • Partekatu
  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook


Hiri Errentamenduei buruzko azaroaren 24ko 29/1994 Legearen arabera, jabeak errentamendu kontratua suntsiarazi ahal izateko arrazoiak, hau da, maizterrari etxebizitza utzarazteko arrazoiak, honakoak izan daitezke:

  • Maizterrak errenta ez ordaintzea.
  • Fidantza edo hura eguneratzearen ondoriozko diru kopuruak ez ordaintzea.
  • Baimenik gabeko azpierrentamendua edo lagapena.
  • Maizterrak etxebizitzan kalteak eragitea edo jabearen baimenik gabe obrak egitea.
  • Maizterrak etxebizitzan jarduera gogaikarri, osasungaitz, kaltegarri, arriskutsu edo legez kontrakoak egitea.
  • Maizterrak bere etxebizitza iraunkor gisa erabiltzeari uztea errentan hartutako finka.
  • Maizterrak ez betetzea kontratuan bere gain hartutako beste edozein betebehar (salbu eta jabeak nahiago badu betebehar hori bete dadila exijitu, kontratua suntsiarazi ordez).

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa