(Edukira Joan)

Navarra vivienda

Castellano | Euskara | Français | English

Alokairu motak

  • Partekatu
  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook


Etxebizitzaren alokairua

Etxebizitzaren errentamendua da bizitzeko egokia den eraikuntza baten errentamendua, helburu nagusitzat maizterraren etxebizitza-behar iraunkorra asetzea duena. Etxebizitza alokatzeko kontratuko arau berak aplikatuko zaizkie altzariei, trastelekuei, garajeko plazei eta beste edozein gela, gune edo zerbitzuri ere, errentatzaile berak lagatakoak badira finkaren osagarri gisa.

Etxebizitzarena ez den alokairua

Errentamendu mota honetan sailkatzen ahal ditugu hiri finken bestelako errentamenduak, hots, ohiko etxebizitzaren errentamendutzat jotzen ez diren guztiak. Alegia, bizitzeko egokiak diren eraikuntzen alokairuak dira, baina haien helburu nagusia ez da errentariaren bizileku-behar iraunkorra asetzea. Horregatik, errentamendu mota hau hondar-kategoriatzat jotzen da. Ondoko hauek biltzen ditu:

  1. Higiezin batean industria jarduerak, merkataritzakoak, artisautzakoak, lanbide jarduerak, aisiakoak, laguntzakoak, kultur arlokoak edo irakaskuntzakoak egiteko hitzartzen diren errentamenduak.
  2. Sasoiko errentamendu deitutakoak. Errentamendu hauek aldika egiten dira oporretarako edo beste helburu batzuetarako, eta ez dute asetzen errentariaren etxebizitza-behar oinarrizkorik. Etxebizitzaz bestelako erabileretarako kontratuei buruzko xedapenen bidez arautzen dira.

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa