(Edukira Joan)

Navarra vivienda

Castellano | Euskara | Français | English

Diru-laguntza orokorrak

  • Partekatu
  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook


Zaharberritze babestuetarako diru-laguntza arrunten zenbatekoa aldatu egiten da eskatzaileen diru sarrera ponderatuen arabera, baina eraikinaren adina ere kontuan hartzen da, edo lehentasunez zaharberritu beharreko eremu batean dagoen.

Ez da diru-laguntza hauetarako eskubiderik izanen familiaren diru sarrera ponderatuak ez badira aurrekontu babesgarriaren hamarrenera iristen.

Diru-laguntza arruntez gainera, badira beste batzuk etxebizitzen jabeen diru sarreren araberakoak ez direnak, betiere jabeen erkidegoak eskatzen baditu laguntzak. Horrelako diru-laguntzak ematen dira eraikinaren irisgarritasun baldintzak hobetzeko, igogailuak instalatzeko, eraikinaren inguratzaile termikoa hobetzeko eta antzeko obretarako.

Diruz lagundu daitekeen aurrekontua

Diru-laguntzak aurrekontu babesgarriaren portzentaje gisa kalkulatzen dira (Etxebizitza Departamentuaren laguntzetarako edo errenta aitorpeneko kenkarirako eskubidea duten aurrekontu-partidak). Portzentaje hori aldatu egiten da obraren eta jabeen baldintzen arabera.

Aurrekontu babesgarri horren goiko mugari diruz lagundu daitekeen aurrekontua deitzen zaio, diru-laguntzaren kalkulurako. Urtero finkatzen da m2 bakoitzeko, modulu ponderatuaren balioaren arabera.

Zaharberritzeko beste diru-laguntza batzuk

Etxebizitza Zerbitzuak zaharberritze babestuen espedienteetan banatzen dituen laguntzez gain, badira bestelako laguntzak, Etxebizitza Zerbitzuarenekin bateragarriak edo bateraezinak izan daitezkeenak, adibidez, Berrikuntza, Enpresa eta Enplegu Departamentuak leihoak edo galdarak berritzeko kanpainetan ematen dituenak, edo zenbait udalek herrigune historikoetarako ezarriak dituztenak. Laguntza horiek ez dute zaharberritze babestuaren espedientearen beharrik.

INFORMAZIO GEHIAGO ZAHARBERRITZEARI BURUZ


Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa