(Edukira Joan)

Navarra vivienda

Castellano | Euskara | Français | English

Esleitzeko prozeduraren faseak

  • Partekatu
  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook


Hasierako esleipen-hartzaileak

Fase honetan sustapen bakoitzeko esleipen-hartzaileen zerrendak egiten dira, eta horietako bakoitzari esleipena ematen dion sustapen bakoitzaren eta esleituriko etxebizitzak duen logela kopuruaren berri ematen zaio. Ez da jakinarazten esleitutako etxebizitza zehatza (4.A, 1.C…), ez dagoelako horren berri eta etxebizitzen sustatzaileek zehaztuko dutelako.

Oso garrantzitsua da argi uztea aurretik lehentasunen artean aipatu diren ezaugarri nagusiak dituen etxebizitzaren esleipen-hartzailea baino ezin dela izan. Adibidez, ezin izanen zaio PTE bat esleitu BOE bakarrik eskatzen zuenari, eta, era berean, ezin izanen da etxebizitzarik esleitu eskatzaileak zentsuan izena ematean adierazitako herrietako bat ez den batean.

Etxebizitzen hasierako esleipen-hartzaileen zerrenda NASUVINSAn dagoen iragarki oholean argitaratuko da, baita gaikako atari honetan ere.




Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa