(Edukira Joan)

Navarra vivienda

Castellano | Euskara | Français | English

Jabeen erkidegoaren kontabilitatea

  • Partekatu
  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook


Jabeen erkidegoaren diru sarreren eta gastuen kontrola kontuen liburuan erregistratzen da. Bertan jasorik utzi behar dira diru sarrerak, jabeen kuotak, derramak, erreserba funtsa eta beste jarduketa batzuen bidez lortzen diren diru sarrerak (lokalen, etxebizitzen edo estalkiaren alokairua, publizitate hesiak etab.), eta bestalde gastuak, langileen soldatak, administratzailea, garbiketa eta abar.

Jabeen erkidegoak BEZa ordaindu behar du argindar horniduragatik, igogailuaren mantentze lanengatik, garbiketagatik eta, oro har, profesionalen zerbitzuak kontratatzeagatik (jabeen erkidegotik kanpoko administratzailea, abokatuak eta abar).

  • Jabeen erkidegoari ordainarazten zaizkion fakturetan argi eta garbi agertu behar dira zerbitzuaren kostua eta dagokion BEZa.
  • Era berean, erkidegoak BEZarekin kargatutako jardueraren bat egiten duenean, adibidez lokalak, etxebizitzak, estalkia edo publizitate hesietarako tokiak alokatzen dituenean, BEZa jarri behar du fakturetan.
  • Horrelakoetan erkidegoak BEZaren aitorpena egin behar du hiru hiletik behin (urtean lau aitorpen) eta zerga ordaindu Ogasunean. Eta urtero beste aitorpen bat egin behar du aurreko lauen laburpen gisa.
  • Jabeen erkidegoak BEZa sortzen duenean, bere aitorpenean kendu ere egin dezake (BEZa sortzen duen zerbitzuak zerikusia izan behar du erkidegoak egiten duen jarduerarekin).

Habitualmente, cuando un edificio se divide en régimen de propiedad horizontal quedan perfectamente descritas cada una de las viviendas, plazas de garaje y trasteros. Pero es posible encontrarse con que, por ejemplo, el garaje sea una sola finca por la que se gire un único recibo de contribución. Este recibo ha de pagarlo la Comunidad de Propietarios, y repercutir la cantidad correspondiente a cada propietario.


Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa