(Edukira Joan)

Navarra vivienda

Castellano | Euskara | Français | English

Erkidegoko organoak

  • Partekatu
  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook


Lehendakaria

Erkidegoko jabeetako bat izendatuko da lehendakari, hautapen bidez edo, bestela, txandaka edo zozketaz.

Jabe guztiek nahitaez hartu behar dute lehendakaritza, baina izendatutako jabeak, kargua hartu eta ondoko hilabetean, bere lekuan beste bat jartzeko eskatu ahalko dio epaileari, horretarako arrazoiak alegatuz (adina, analfabetismoa, gaixotasuna, ezgaitasuna eta abarrekoak).

Iraupena

Estatutuetan besterik xedatu ezean, urtebetekoa izanen da.

Lehenbiziko lehendakaria erkidegoa eratzeko batzarrean izendatuko da eta hurrengo lehendakariak batzar arruntetan izendatuko dira, edo, epea bete aurretik lehendakariak kargua uzten duen kasuetan, batzar berezian.

Eginkizunak

  • Erkidegoa ordezkatzea judizioan eta judizioz kanpo.
  • Jabeen batzarretarako deiak egitea eta batzarretan parte hartzea.

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa