(Edukira Joan)

Navarra vivienda

Castellano | Euskara | Français | English

Erreklamatzeko prozedurak

  • Partekatu
  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook


Berankorrei zorrak erreklamatzeko, jabeen erkidegoak honako urrats hauek egin behar ditu:

Zorraren likidazioa egiteko erabakia hartu behar du batzar orokorrean, deialdia behar bezala eginda. Bertan datu hauek adieraziko dira: nor den jabe berankorra, zein finkaren jabe den, finka bakoitzak zenbateko zorra sortu duen, eta zor horien xehetasunak. Derrama bereziak zor direnean, derrama horiek zein batzarretan erabaki ziren adierazi behar da.

  • Komeni da, gainera, lehendakariari baimena ematea zorra ordaintzen ez bada akzio judizialei ekiteko eta ahalmena ematea abokatua eta prokuradorea izenda ditzan, behar izanez gero.

Jabe berankorrari erabakia jakinarazi behar zaio, eta ordaintzeko errekerimendua egin.

Batzarrak zorra likidatzeko hartutako erabakiaren ziurtagiria egin behar da. Idazkariak egin eta lehendakariak ikus-onetsiko du.

Erkidegoak erreklamazio judiziala jar dezake abokatuaren eta prokuradorearen bitartez, edo prozedura monitoriorako hasierako eskaera aurkez dezake, lehendakariak sinatua, ez baita nahitaezkoa abokatuaren eta prokuradorearen esku-hartzea hasierako eskaera horretan.


Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa