(Edukira Joan)

Navarra vivienda

Castellano | Euskara | Français | English

Hutsik dauden etxebizitza babestuen esleipena

  • Partekatu
  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook


Sustapen batek, hutsik dauden etxebizitza babestuak dituela kontsideratzen da (BOE edo PTE), horietan interesa dutenen zerrenda bukatzen denean Zentsuan edo, besterik gabe, esleitu behar diren etxebizitza guztiak eskuratzeko izena eman duten pertsona aski ez dagoenean.

Kasu horietan, sustatzaileak zuzenean esleitu diezazkieke haiek eskuratzeko baldintzak betetzen dituztenei.

Etxebizitza hutsik zegoela deklaratu zenetik hiru hilabete iraganik, eroslea salbuetsirik egonen da baldintza hauek betetzetik:

- Erroldan izena ematea.
- Gutxieneko diru-sarrerak egiaztatzea (12.000 euro BOEk, eta 15.000 euro PTEk).
- Foru Komunitateko udalerriren batean erroldatua egotea.

Dena dela, hutsik dagoen etxebizitza bat lortzen badu norbaitek baldintzaren bat bete gabe (salbu eta Zentsuan inskribatzearena), ez du eskubiderik izanen dagokion diru-laguntza eskuratzeko. Hala ere, eskuratzeko baldintzak betez gero, diru-laguntza eskuratu daiteke.

 


Etxebizitza babestuaren bilatzailea:

Bilatzaile hau erabiliz, hutsik dauden etxebitzak dituzten sustapenei buruzko informazioa lor daiteke. Oro har, etxebizitzak salerosteko sustapen ia guztiek hutsik dute etxebizitzaren bat. Alokairuzko etxebizitzak direnean, aldiz, baliteke Iruñerritik kanpokoetan gertatzea hori.

Sustapenen batean interesik bada, komeni da harremanetan jartzea sustatzailearekin, hutsik dauden etxebizitzen ezaugarrien berri emateko.


Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa