(Edukira Joan)

Navarra vivienda

Castellano | Euskara | Français | English

Etxebizitzen Erregistroa

  • Partekatu
  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook


   Nafarroako Etxebizitzen Erregistro Orokorra

Nafarroako Etxebizitzen Erregistro Orokorra titularitate publikoko erregistroa da, izaera administratibokoa eta etxebizitzaren arloan eskuduna den departamentuari atxikia.

Erregistroaren helburua da erregistro bakarrera biltzea etxebizitzei buruzko datuak Nafarroan, Nafarroan etxebizitzen egoera zertan den jarraitzeko baliabidea izan dadin politika publikoak diseinatzeko eta are etxebizitza arloko azterlanak, proposamenak eta proiektuak prestatzeko ere. Bestetik, herritarrendako informazio-tresna garrantzitsua ere bada, jakiteko zein den Nafarroako Foru Komunitatean dagoen etxebizitza bakoitzaren egoera eta zer betebehar dagozkion.

Nafarroako Etxebizitzen Erregistro Orokorrean honako datu hauek daude kontsultagai:

  • Posta-helbidea eta katastroko helbidea, azalera, noiz eraikia den eta kokapen geoerreferentziatua.
  • Bizigarritasun zedula edo agiri administratibo baliokidea.
  • Etxebizitzaren babes mota, babestua baldin bada, eta erabilerarako edo sarbiderako araubidea.
  • Etxebizitzaren eraikinak ba ote duen eraikinen ebaluazio txostenik.
  • Efizientzia energetikoaren ziurtagiria.
  • Etxebizitza erosi, alokatu edo zahar-berritzeagatik lortutako laguntza publikoak, baldin badaude.

Bestetik, asmoa da Etxebizitza Hutsen Erregistroa ere sartzea bertan, Foru Dekretu bat prestatzen ari baita erregistro hori onesteko. Abian jartzen denean, etxebizitzen gela kopuruari buruzko datuak ere jasoko dira, Nafarroan Etxebizitza Izateko Eskubideari buruzko maiatzaren 10eko 10/2010 Foru Legean eta behar den Foru Dekretuan ezarritakoaren arabera.

NAFARROAKO ETXEBIZITZEN ERREGISTRO OROKORRERA SARTZEA

Nafarroan etxebizitza zertan den modu grafikoagoan erakusteko asmoz, gaikako mapak osatu dira, Nafarroako Etxebizitzen Erregistro Orokorrean dauden etxebizitzei buruzko datuak baliatuz.


Hala bada, beheko esteka erabili dezakezu gaikako mapa hauek ikusteko:

  • Etxebizitzen mapa eraiki ziren urtearen arabera.
  • Eraikitzen ari diren etxebizitzen mapa.
  • Zaharberrituriko etxebizitzen mapa.
  • Etxebizitzen mapa neurriaren arabera.
  • Eraikinen ebaluazio txostena behar duten erakinen mapa.
  • Etxebizitzen okupazio mapa.


GAIKAKO MAPETARA SARTZEA





Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa