(Edukira Joan)

Navarra vivienda

Castellano | Euskara | Français | English

Gai orokorrak - etxebizitza librea eta babestua

  • Partekatu
  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook


Zein dira errentatzailearen betebeharrak?

  • Etxebizitza errentariari ematea hitzartutako egunean. Giltzak ematen dituen egunetik aurrera jabea ezin izanen da etxebizitzan sartu maizterraren edo epailearen baimenik gabe, nahiz eta maizterra arauz kontra egon etxebizitzan..
  • Behar diren konponketak egitea, errenta igotzeko eskubiderik izan gabe, etxebizitzaren biziegokitasun baldintzei eusteko, hitzartutako xederako erabili ahal dadin. Salbuespen hauek daude:

o  Maizterrari egozten ahal zaizkion kalteak direnean.

o Jabeari ezin egotzi zaizkion arrazoiengatik etxebizitza hondatu duten kalteak direnean.

  • Higiezina mantentzeko gastuak, zergak, kargak eta abar bere gain hartzea, eta jabeen erkidegoaren gastuak ordaintzea, berariaz bestelako itunik egin ezean.
  • Maizterrari ordainketaren agiria ematea, ez badute itundu ordainketa egiaztatzen duten prozedurak erabiltzea.

Itzuli


Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa