(Edukira Joan)

Navarra vivienda

Castellano | Euskara | Français | English

Etxebizitza babestuari buruzko gai orokorrak

  • Partekatu
  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook


Zer da etxebizitza babestua?

Etxebizitza babestua da zenbait baldintza betetzen dituena, azalerari, diseinuari, biziegokitasunari, xedeari, erabilerari, kalitateari eta gehieneko prezioari buruzkoak, eta gainera dagokion kalifikazioa jaso duena babes publikoko araubide batera bildu ahal izateko.

Beraz, etxebizitza babestuek prezio mugatua dute, eta merkatuko etxebizitza libreak baino merkeagoak dira. Etxebizitza babestuaren prezioaren beherapen hori handitu egiten da erosleek jaso dezaketen diru-laguntza publikoari esker. Ordainean, etxebizitza babestuek berariazko arauak dituzte: erabiltzeko arauak (bizileku ohikoa eta iraunkorra izan behar du) eta saldu edo alokatzekoak (egiten diren eskualdaketak jakinarazi egin behar dira eta ezarritako gehieneko prezioa errespetatu behar da).

Etxebizitza babestuak salerosketarako kalifikatu daitezke, edo erosteko aukerarekin alokatzeko, edo erosteko aukerarik gabe alokatzeko.


Itzuli


Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa