(Edukira Joan)

Navarra vivienda

Castellano | Euskara | Français | English

Etxebizitzak Eskuratzeko betebeharrak

  • Partekatu
  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook


Zer da etxebizitza desegoki baten titularra izatea, etxebizitza babestua eskuratzeko arrazoi gisa?


Jakina denez, beste etxebizitza baten jabeek ez dute besterik gabe etxebizitza babestu bat eskuratzeko aukerarik. Hala ere, etxebizitza desegoki baten titularrek badute etxebizitza babestu bat eskuratzeko aukera, betiere horrela adierazten badute behar den etxebizitza eskaeran eta Nafarroako Gobernuari eskaintzen badiote.


Hala bada, kontuan izan behar da inguruabar hauetakoren bat gertatu behar dela etxebizitza bat desegokitzat jo dadin bertan bizi diren pertsonentzat:

1. Prezio libreko etxebizitza baten edo haren zati alikuota baten jabea edo gozamenduna izatea, haren azalera erabilgarria gutxieneko maila hauetara iristen ez denean: 30 m² kide bateko edo biko familia unitatearentzat, 50 m² hiru pertsonarentzat, 65 m² laurentzat, 80 m² bost edo seirentzat; 90 m² zazpirentzat, eta 10 metro koadro gehiago 7tik gorako pertsona bakoitzeko; betiere, horiek beste etxebizitza egoki baten titular izan gabe.

2. Prezio libreko etxebizitza baten edo haren zati alikuota baten jabea edo gozamenduna izatea, etxebizitza moldatuta ez dagoenean ezgaitasuna duen eskatzailearen nahiz haren familia unitatean ezgaitasuna duen kideren baten beharretara, hurrengo kasuetako bat bada:

a) Etxebizitzara iristeko 12 zentimetrotik gorako altuera duten zenbait eskailera-maila igo behar izatea eta eskatzaileak edo haren familia unitateko kideren batek hanken mugimendua eragozten dion ezgaitasuna izatea, gutxienez %40koa.

b) Eskatzaileak edo haren familia unitateko kideren batek gutxienez %65eko ezgaitasuna izatea, eta etxebizitza haren beharretara moldatzea teknika edo ekonomia aldetik bideraezina denean.

3. Etxebizitzaren zati alikuotaren jabea edo gozamenduna izatea %50etik behera, betiere zati alikuota horrek merkatuan 90.000 eurotik beherako balioa badu. Alde horretatik, merkatu balioa izanen da ondare eskualdaketen gaineko zerga likidatzeko eskumena duen zerga administrazioak egiaztaturikoa (etxebizitza babestua ez bada) edo etxebizitza babestuetarako urtero ezartzen den gehienekoa (etxebizitza babestua bada).

4. Etxebizitza baten edo haren zati alikuota baten jabea edo gozamenduna izatea, etxebizitza aurri egoeran dagoela deklaratzen denean edo horri bizigarritasun zedula ukatzen zaionean, hori lortzea ezinezkoa bada.

5. Etxebizitza baten edo haren zati alikuota baten jabea edo gozamenduna izatea, etxebizitza desjabetze espediente batek ukituriko ondasunen eta eskubideen behin betiko zerrenda batean sartuta dagoenean.

6. Etxebizitza baten edo haren zati alikuota baten jabea edo gozamenduna izatea, hirigintzako planeamenduak etxebizitza antolamenduz kanpokotzat sailkatzen duenean, baldin eta etxebizitza hori uzteagatik eskatzaileari dagozkion kalte-ordainerako eskubideak onartzen dizkion hirigintza-kudeaketako tresna behin betiko onetsita badago; eta etxebizitza utzi beharra dagoenean, dela hirigintzako planeamendua betetzeko, dela Nafarroan Etxebizitza Izateko Eskubideari buruzko maiatzaren 10eko 10/2010 Foru Legearen 20.3 f) artikuluan aipatutako hitzarmenen bidez zaharberritze lanak edo hiri berrikuntzak egiteko.

7. Etxebizitza baten edo haren zati alikuota baten jabea edo gozamenduna izatea, epai bidez erabakitako banantzea, dibortzioa edo bikote egonkorraren seme-alaben gaineko neurriak direla eta, etxebizitza edo haren zati alikuota erabiltzerik ez dagoenean bi urte baino denbora luzeagoan.

8. Genero-indarkeriaren biktimei dagokienez, errentamendu araubideko etxebizitza eskuratzen ahalko da, beste etxebizitza baten edo haren zati alikuota baten jabeak edo gozamendunak izan arren.

Etxebizitza baten jabeak etxebizitza babestua erosi edo alokatzeko diru-laguntza ere eskuratzeko eskubidea izan dezake, baina horretarako nahitaezko baldintza da bere etxebizitza 4., 5. eta 6. ataletan aipatzen diren kasuetan sartuta egotea.



Itzuli


Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa