Castellano | Euskara | Français | English
Honetaz ari garela, eraikinaren inguratzaile termikoaren osagaiak dira kanpoaldearekin kontaktuan dauden haren eraikuntza-elementu guztiak: kanpo nahiz barne fatxadak, baoak barne; estalkia; eta ataripeen edo hegalen gaineko forjatuak.
Inguratzaile berriak bete beharko ditu eraikuntzako kode teknikoko CTE DB HE 1 eskakizunean (Energia-eskaria mugatzea) oin berriko eraikinetako inguratzaileen osagaientzat ezartzen diren baldintzak.
Bizilagun-elkarte batek sustatzen duen inguratzaile termikoaren hobekuntzan, zaharberritze babestuari dagokion %40ko diru-laguntza eskuratzeko eskubidea izan dezakete baldin eta hobekuntzaren xede den eraikina eraikitzeko garaian ez bazen aplikatu behar NBE CT-79 araua oraindik ez zegoelako indarrean.