(Edukira Joan)

Navarra vivienda

Castellano | Euskara | Français | English

Prestatzeko modua

  • Partekatu
  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook


Bada EETerako eredu ofizial bat. Eredu hori, Nafarroan, berariaz sortutako aplikazio informatiko batekin prestatu da, eta teknikariak hura erabili beharko du txostena idazteko.

Aplikazioak Interneteko nabigatzaileetarako eta tabletarako balio du eta, hortaz, teknikariak aukera izanen du inprimakiaren eremuak betetzeko hala bere bulegoan nola ebaluatu beharreko eraikinean bertan eta argazkiak ere sartzen ahalko ditu bai tabletarekin berarekin egindakoak bai artxiboak erantsiz sartutakoak.

 Interneteko aplikaziora sartzeko egin klik lotura honetan. Ziurtagiri digitala edo NAN elektronikoa behar da horretarako, eta haiek erabiltzeko honako hauek izan behar dituzu instalaturik ordenagailuan: capicom osagaia (Explorer erabiltzen baduzu) eta Java 1.6 runtime eta Java plugina (Firefox erabiltzeko baduzu).

Tabletarako aplikazioa iOS eta Android terminaletarako dago erabilgarri.

Nahitaez bete beharko dira (*) duten eremu guztiak. Gainerakoak beteko dira baldin eta edukia aplikatu beharrekoa bada edo unean uneko eraikinari badagokio. Halako eremu-multzo batzuk nahitaez bete beharrekoak dira, baina multzoetako bat soilik aukeratuz, hots, ebaluaturiko eraikinari dagozkion deskribapenak soilik bete beharko dira.

Eraikinen batek baldin baditu bata ala bestea aukeratu beharrekoak diren bi eremu-multzoetan agertzen diren elementuak eta aplikazioak ez badu uzten txosten berean bi multzoak betetzen, eraikinean proportzio handiena duen elementua deskribatu beharko da.

Txostenaren atal guztietan bada "oharrak" izeneko eremu bat eta bertan idatziko dira inprimakiko datuen bidez behar bezala deskribatu ezin izan diren alderdiak edo deskribatzea komeni den ezaugarriren bat dutenak.

Txostena bete bitartean, teknikariak beti izanen du aukera hura zirriborro gisa gordetzeko eta gero berriro hara sartzeko, berriz identifikatutakoan. Teknikari txostengileak baino ez du txostenean sartzeko eskurik izanen. Txostena bukatutakoan, teknikariak modu digitalean sinatuko du eta handik aurrera ezin izanen da aldatu, "Ez gai, behin-behinekoz" kalifikazioa lortzen duten eraikinen kasuan izan ezik; halakoetan, hutsuneak konpondutakoan, kalifikazio berria lortzeko balio duten eremuak aldatu ahalko baitira (eta horiek baino ez), eta txostena bigarrenez sinatuko da.

Behin EETa sinatuta, aplikazioak txostena identifikatzeko kode batzuk sortuko ditu. Eraikinaren jabeari helaraziko zaizkio eta, txostena udalean tramitatzeko eskaera egiten duenean, identifikazio-kode horiek zehaztu beharko ditu.

Txostenaren paperezko bertsioa tramitatu beharko balitz, bertsio horrek txostengileak bere eskuz izenpeturiko sinadura eraman beharko luke. 

Udalak eskaera tramitatzean, txostena eta edukia modu automatikoan sartuko dira Nafarroako Eraikinak Ebaluatzeko Erregistro Orokorrean.


 

Zer dira arrazoizko doikuntzak irisgarritasunaren arloan?


Eraikina egokitu eta irisgarritasun unibertsala lortzeko hartzen diren neurriak dira, jabeei neurriz kanpoko karga ekartzen ez dietenak.
Jabetza horizontalaren araubideari jarraituz eratutako eraikinetan, karga neurriz kanpokoa dela joko da, baldin eta obren kostua, urtero jasanarazia, handiagoa bada gastu komunei dagozkien hamabi hileroko arrunt baino (eskubidea izanik lortutako laguntza publikoak deskontatuta).



Etxebizitzen Erregistroa

Nafarroan dauden etxebizitzei buruzko informazioa eta mapa tematikoak


Nire Eraikina

   

Zaharberritzea

RehabilitaciónNafarroako Gobernuak etxebizitzak zaharberritzeko laguntza ugari eskaintzen ditu.
Qué es el censo

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa