(Edukira Joan)

Navarra vivienda

Castellano | Euskara | Français | English

Kalitatea kontrolatzeko entitateak eta saiakuntza laborategiak

  • Partekatu
  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook


Eraikuntza prozesuetan kalitatea zaintzen duten entitate eta laborategien araubide juridikoa.

Eraikuntzaren kalitatea kontrolatzeko entitateak (ECCE) eta eraikuntzaren kalitatea kontrolatzeko saiakuntza laborategiak (LECCE) honela definitzen ditu Eraikuntzaren Antolamenduari buruzko 38/1999 Legearen 14. artikuluak:

  1. Eraikuntzaren kalitatea kontrolatzeko entitateak dira behar bezala gaituta daudenak laguntza teknikoa emateko proiektuaren kalitatea, materialena eta obraren eta instalazioen exekuzioarena egiaztatzeko, proiektuari eta aplikatu beharreko araudiari jarraituz.
  2. Eraikuntzaren kalitatea kontrolatzeko saiakuntza laborategiak dira behar bezala gaituta daudenak laguntza teknikoa emateko, eraikuntza obretako material, sistema edo instalazioen saiakuntzak edo zerbitzu-probak eginez.
  3. Kalitatea kontrolatzeko entitate eta laborategiek betebehar hauek dituzte:
    • Laguntza teknikoa ematea eta beren lanaren emaitzak helaraztea eskaria egin dien agenteari eta, betiere, obren exekuzioaren zuzendariari.
    • Kontratatzen dituzten lanak egiteko gaitasuna dutela, hau da, behar adinako baliabide materialak eta langileak dituztela frogatzea, hala behar denean, arloan eskumena duten autonomia erkidegoek emandako egiaztagiri ofizialaren bitartez.

Gaur egun, Europar Batasuneko barne merkatuko zerbitzuei buruzko Zuzentarauari egokitu eta gero, araudiak ez du kalitatea kontrolatzeko entitate eta laborategien akreditaziorik eskatzen, eta martxoaren 31ko 410/2010 Errege Dekretuak arautzen du haien jarduera.

Urriaren 29ko 67/2010 Foru Dekretuak ezartzen duenez, etxebizitza arloko eskumenak dituen departamentuak izanen du eraikuntzaren kalitatea kontrolatzeko entitateen gaineko eskumena, eta herri lanen arloko eskumenak dituen departamentuak izanen du eskumena kalitate kontrolerako saiakuntzak egiten dituzten laborategien arloan.

Entitate eta laborategiek, beren jarduerari ekiteko, erantzukizuneko aitorpena aurkeztu beharko diote departamentu eskudunari, zeinean adierazi beharko baitute martxoaren 31ko 410/2010 Errege Dekretuan horretarako ezarritako betekizunak betetzen dituztela, baita Nafarroako Gobernuak dekretu hori garatzeko eman ditzakeen xedapenak ere.

ARAUDIA




Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa