(Edukira Joan)

Navarra vivienda

Castellano | Euskara | Français | English

Ezaugarriak

  • Partekatu
  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook


Etxebizitza babestuak sustatu ahal izateko, beharrezkoa da jarduketari dagokion kalifikazioa eskuratzea.

Kalifikazio prozeduraren bitartez egiaztatu egiten da etxebizitza babestuak eraikitzeko legezko baldintzak betetzen direla. Prozedura horretan behin-behineko kalifikaziorako ebazpenak eta behin betiko kalifikaziorako ebazpenak ematen dira.

Behin-behineko eta behin betiko kalifikazio zedulek ondoko datuak edukiko dituzte:

  • Kalifikazioa ematen zaien jarduketak finantzatzeko modua zein arautan dagoen zehaztuta.
  • Eskatzailearen identifikazioa (izen-deiturak edo sozietatearen izena, identifikazio fiskala, helbidea, eta ordezkaritza, halakorik badu).
  • Sustapeneko etxebizitzen kopurua eta azalera erabilgarria; garaje eta trastelekurik baden, horiek etxebizitzei lotuta dauden ala ez, eta haien azalera; halaber, negozio-lokalen kopurua eta azalera.
  • Etxebizitza mota, Nafarroan Etxebizitza Izateko Eskubideari buruzko maiatzaren 10eko 10/2010 Foru Legearen 7.2 artikuluan ezarritako sailkapenaren arabera.
  • Etxebizitzak eskuratzeko edo erabiltzeko araubidea.
  • Aplikatu beharreko modulu ponderatua.
  • Mailegu kualifikaturik eta zuzeneko laguntza ekonomikorik ematekotan horiek emateko moduak eta gainerako baldintzek foru dekretu honetan ezarritako mugak izanen dituztelako oharra.

Argibide gehiago lortzeko, jo ezazu Nafarroako Gobernuko zerbitzu honetara: Etxebizitza babestuen kalifikazioa.




Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa