(Edukira Joan)

Navarra vivienda

Castellano | Euskara | Français | English

Behin-behineko kalifikazioa tramitatzea

  • Partekatu
  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook


Indarra duen araudiak babestutako etxebizitzen sustapenetarako eskatzen diren baldintzak aldez aurretik betetzea beharrezkoa du behin-behineko kalifikazioak. 

Behin-behineko kalifikazioko eskabidea Excel inprimakian beteko da. Helbide honetan eskura daiteke: Etxebizitza babestuaren kalifikazioa, (dokumentazioa eta tramitazioa). Betetzen denean, formatu horretan igorriko da helbide honetara: calvivpro@navarra.es eta inprimatuko da, sinatzeko eta Etxebizitza Zerbitzura bidaltzeko, gainerako dokumentazioarekin batera.

Behin-behineko kalifikazio eskabideari dokumentazio hau erantsiko zaio:

ESPEDIENTE GUZTIETAN SARTZEKOAK

  • Eskatzailearen NANaren fotokopia.
  • Obren proiektu ikus-onetsia, segurtasuneko eta osasuneko azterlanarekin batera.
  • Ziurtagiria obren arkitekto proiektuegilearen edo zuzendariarena. Bertan adieraziko da obrak bukatu gabe daudela.
  • Jabetza erregistroaren ziurtagiria. Bertan adieraziko da lurren jabariaren titularra zein den eta kargarik ez duela (ohar soilik ez da onartzen).
  • Udalaren ziurtagiria, lurren hirigintzako kalifikazioari eta zerbitzuen hornidurari buruzkoa.
  • Lurraren prezioaren egiaztatzea, ondoko dokumentu hauetako baten bidez:

 - Lurraren jabetzako eskritura.

- Lurzati-zedula eta katastroko balorazioaren orria, eguneratuak .

- Antzeko dokumentu ofiziala, administratiboa edo judiziala.

g. Urbanizazio-prezioa egiaztatzea, barne hartuta eraispenak edo urbanizatutako lurraren prezioan eragina duten beste gastu batzuk.

ENPRESA SUSTATZAILEAK ETA TALDEAK

  • Entitate sustatzailearen IFKaren fotokopia.
  • Entitate sustatzaileari dagokionez, eskabidea sinatu duen pertsona noren ordezkari den, horri buruzko egiaztagiria.
  • Merkataritza Erregistroan inskripzioa egin duten elkarte sustatzaile, kooperatiba edo taldeen eraketaren eskrituraren fotokopia.
  • Entitate Laguntzailearen Hitzarmenen inprimakia, diru-laguntzak jasotzeko, ondoko honetan sartua: Etxebizitza babestuaren kalifikazio.
  • Promozioaren datuak, ondoko honetan sartutako inprimakiaren arabera: Etxebizitza babestuaren kalifikazioa eta tamaina, gehienez ere, de 4 Mbkoa duela. Betetzen denean, formatu horretan igorriko da helbide honetara: calvivpro@navarra.es eta inprimatuko da, sinatzeko eta Etxebizitza Zerbitzura bidaltzeko, gainerako dokumentazioarekin batera.

NORBERAK ERABILTZEKO ETXEBIZITZEN SUSTATZAILEAK

    • PFEZaren azken aitorpenaren fotokopia.
    • Aitorpena, famili unitateko kide bat ere beste etxebizitza baten titularra ez dela, eta azken bost urteetan etxebizitza baten gaineko jabaririk ez duela eskualdatu adierazteko.

Behin-behineko kalifikazioaren zedulak lizentzia eman aurreko adostasun txostenaren zeregina ordeztuko du bizigarritasun baldintzei eta eraikuntzako oinarrizko araudiari dagokienez. Orobat, aurrerakinak jasotzeko eta finantzaketa kualifikatua izateko gaituko du.

Informazio gehiago izateko, Nafarroako Gobernuaren informazioa kontsultatu Etxebizitza babestuen kalifikazioa.




Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa