(Edukira Joan)
comienza contenido web

navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

UZTAILAK 18: "ZUEN BIDEA JARRAITUZ"

 

80 urte joan dira zoritxarreko 1936ko uztail hartatik. Horretan, kolpe militarrak sarraskia piztu zuen, milaka nafarren bizitzak eta itxaropenak hil zituena. Nafarroako bazter eta herri guztietan uztailaren 18 hura gogoratu nahi dugu ekitaldi batekin, garai hartan gertatutakoa gogorarazteko, gaur egun bere ondorioen biktimak baikara. 

Ekitaldiaren goiburua "ZUEN BIDEA JARRAITUZ" da, eta herri bakoitzeko toki adierazgarri batean biltzea da deialdiaren funtsa. Partaideek ZAPATAK eraman behar dituzte, erail eta errepresaliatu guztiak ordezkatzeko. 

Herri, lantalde edo elkarte bakoitzak ekitaldiaren ezaugarriak erabakiko ditu: non eta zer ordutan egin, musika, irakurgaiak, etab. 

Iruñeko ekitaldia Askatasunaren Plazan egingo da, 19:00etan.

Ekitaldi hau AFFNA-36-NFSEk eta AMAPOLA DEL CAMINO-BIDEKO MITXINGORRIAk antolatu dute, baina deialdia elkarte eta pertsona guztiei zabaltzen zaie.

Toki bakoitzeko argazkiak bildu nahi ditugu. Plazaratzeko, bidal itzazue posta elektroniko honetara: eartetao@gmail.com (Eneko Arteta)

 

LOR DEZAGUN ERAILAK  ADINA ZAPATA BILTZEA NAFARROA OSOAN!!!

 

  • Bakearen, Bizikidetzaren eta
    Giza Eskubideen Zuzendaritza Nagusia

    K/ Arrieta 12, 5. KP: 31002 IRUÑA

  • 848 426522
  • pazyconvivencia@navarra.es
fin contenido web