(Edukira Joan)
comienza contenido web

navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

OMENALDIA 1936KO KOLPE MILITARRAREN ONDORIOZ ERREPRESALIATUTAKO IRAKASLEEI

 

Nafarroako Gobernuak omenaldia egingo die iraileko 10ean 1936ko kolpe militarraren ondorioz errepresaliatutako irakasleei

 

 

Nafarroako Gobernuak omenaldia egin nahi die beren jardueragatik frankismoaren errepresioa jasan zuten 300dik gora irakasleei. Horretarako, ekitaldian parte hartu nahi duten senitartekoei eta ondorengoei harremanetan jartzeko eskatzen die. Bi bide eskaintzen dira: 848426522 telefonoa eta pazyconvivencia@navarra.es helbide elektronikoa.

Omenaldia irailaren 10ean, goizeko 11etan, egingo da, larunbatarekin, Iruñeko San Jose Plazan, garai hartako “Escuela Normal de Magisterio” delakoa zegoen tokian. Ekitaldian gizarte hobea, bidezkoagoa eta solidarioagoa eraikitzen saiatzeagatik bortizkeriaren injustizia jasan zuten irakasleen oroimenezko plaka bat inauguratuko da. Nafarroako Gobernua Memoria Historikoaren arloan garatzen ari den jardueren artean dago ekimen hau, gerra zibilean eta diktaduran jazarpena edo indarkeria pairatu zuten biktimen aitortzarekin lotuta.

Gobernuak errepresaliatutako familiak animatu nahi ditu omenaldian parte har dezaten, eta horretarako ezinbestekoa da haiekin harremanetan sartzea. Kontuan hartu behar da familia batzuk Nafarroan gelditu zirela, baina beste batzuk, ordea, gerra bukatzean erbesteratu egin zirela. Haiei ekimena aurkeztu ahal izateko, beren testigantza biltzeko eta ekitaldira gonbidatzeko, Gobernuak Bakearen, Bizikidetzaren eta Giza Eskubideen Zuzendaritza Nagusiarekin harremanetan jartzera animatzen ditu, aipatutako bideak erabiliz. Azken buruan, aitorpen eta erreparazio ekitaldia elkarrekin prestatzea da helburua, hau da, familiei eta gizarteari aukera ematea irakasle nafar hauei omenaldia egiteko, haien oroimena duintzeko  eta gizartean ezinbestekoa den memoria demokratikoa berreskuratzeko.

1936ko kolpe militarraren inguruan antolatutako ekitaldi guztien berri emateko web orrian (http://www.navarra.es/home_es/especial/80+Aniversario+1936/), behin-behineko zerrenda bat ikus dezakete familiek: errepresaliatuak (fusilatuak, kartzelatuak, depurazioa, errepresio ekonomikoa edo erbestea jasandakoak…) izandako maisu eta maistrena, institutuko zein “Escuela Normal”-eko irakasleena eta lehen hezkuntzako ikuskariena.

 

Irakasle errepresaliatuak.pdf (pdf)

Irakasle errepresaliatuen zerrenda (web)

  • Bakearen, Bizikidetzaren eta
    Giza Eskubideen Zuzendaritza Nagusia

    K/ Arrieta 12, 5. KP: 31002 IRUÑA

  • 848 426522
  • pazyconvivencia@navarra.es
fin contenido web