(Edukira Joan)
comienza contenido web

navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

TWITTER PROIEKTUA:

"36KO BIKTIMEI GOGORATUZ"

 

ZER NAHI DUGU

-        1936ko bikitmen oroimena eguneratzea, errepresioak izandako era guztietan: erailketa, erasoak, espetxe-zigorra, umiliazioak, espoliazioa, depurazioa, etab.

-        Kontaera hau ikusgai egitea Twitter sare sozialaren bidez.

-        Gazteei hurbiltzea memoria historikoa. 

 

NORK GARATZEN DU

Elkarlaneko proiektua da,  eragile hauek inplikatu nahi dituela:

Bakearen, Bizikidetzaren eta Giza Eskubideen Zuzendaritza Nagusia.

-  Memoria historikoari buruzko elkarteak.

-  Hiritarrak, oro har.

 

PROIEKTUA ZERTAN DATZA

Errepresaliatutako pertsonek jasandako errepresiozko ekintzak oroitzean datza, orain dela 80 urte gertatu ziren datan:

-        Familiako edo interesatu bakoitzak, bere Twitter kontu pertsonaletik, ahaideak jasotako ekintzaren berri emanen du.

-        Badago argazkiak, bideoak edo informazio zabalagoko orrietara estekak eransteko aukera.

-        Twitterek 140 karaktere baino ez du onartzen mezu bakoitzean.  Beraz, laburbiltzeko beharra dago.

-        Txioa  proiketuan biltzeko eta argitaratzeko, testuan @1936_NA (kontuaren helbidea) idatzi behar da .

-        https://tweetdeck.twitter.com/ web orrian txioak programatzeko aukera badago, nahi den unean argitaratzeko. Adibidez, urteurrenaren egunean konektzaerik ez badago, baliagarria izan daiteke.

 

 @1936_NA kontuaren kudeatzaileek proiektuaren helburuari adostutako txioak birtxiokatuko dituzte. Horiek guztiak  http://twitter.com/1936_NA web orrian irakurri ahalko dira.

  • Bakearen, Bizikidetzaren eta
    Giza Eskubideen Zuzendaritza Nagusia

    K/ Arrieta 12, 5. KP: 31002 IRUÑA

  • 848 426522
  • pazyconvivencia@navarra.es
fin contenido web